Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Andra Mari eguna

Andra Mari eguna Andra Mari eguna nola ospatzen zen azaltzen du; gonbidautzak. Arrasateko musika banda etortzen zen Aretxabaletara; bertatik jende asko etortzen zen jaietara. Pasakalea, zezenak... egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Andra Mari eguna nola ospatzen zen azaltzen du; gonbidautzak. Arrasateko musika banda etortzen zen Aretxabaletara; bertatik jende asko etortzen zen jaietara. Pasakalea, zezenak... egoten ziren.

Transkripzioa

-Jaixekin jarraittuta, Andra Marixak be espezial zelebratzen zian, ez?
-Bai. Ixa oiñ baiño polittauak, konbidauak eta. Gure amen anaiak eta Bilbon bizi zien bai, e, ta haik konbidautara ta etortzen zien, eta guretzako izeten zan, eneee!, konbidauakin etxien eta. Eta hango zerak, bazkaixe izeten zan zerik elegantiena oillaskua. Etxeko oillaskuak amak hiltten auen eta haretxek jaten eta. Orduko Andra Maixak-eta herri guztia. Mondrauetik autobus espezialak etorten zien Mondraueko jentiakin Andramaixetan, etorten zalako Mondrauko bandia. Ta prosoziñua eitten zan mezian aurretik, meza nausixan aurretik musika bandiaz. Eta hori oinddiokan urte askoe ez dala-raiño arte egon da. Mondraueko bandia.
-Eta gero zeoze gehixao eitten zan?
-Ez, ez. Gero zezena egoten zan, eta bazkalostien be Mondraueko bandiak joten auen, bazkalostian edo atsaldian, e, pasakallia. Goixien pasakallia joten auen meza aurretik, eta gero ba bostetan edo xeiretan pasakallia. Eta herri guztiko gaztiok atzetik danok saltuen. Fiestak haretxek zien polittak. Oin ixa jente guztiak kanpora urteten dau, baiña. Bai, bai, oso fiesta polittak eitten zien, e!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia