Andoain (Gipuzkoa)

Irratiak saltzen hasi eta etxetresna elektrikoen denda jarri

Irratiak saltzen hasi eta etxetresna elektrikoen denda jarri <p>Irratiak saltzen hasi zen eta andregaiak ere laguntzen zion. Garai hartan, irrati-nobelak oso modan zeuden eta horri esker irrati asko saldu ahal izan zituen. Azkenean, etxetresna elektrikoen denda jartzea erabaki zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Irratiak saltzen hasi zen eta andregaiak ere laguntzen zion. Garai hartan, irrati-nobelak oso modan zeuden eta horri esker irrati asko saldu ahal izan zituen. Azkenean, etxetresna elektrikoen denda jartzea erabaki zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo saltzen nitun ta ematen ziaten, "un tanto por ciento", ya ordun geo zea andregaia eo ya bastante zeatuta ta honek beak'e laundu ziten zeatzen, andriak. Han bee ingurun ta hola ta.
- Radiyuak saltzen?
- Bai, andriak esan "aizue, radiyua nahi det". Lehen esan dizuetena sekulako zea bazan ordun nobelakin eta, atsaldian, zea hiruretan jendia hasi [huan] ta jende asko zea, hemen radiyua baldin banakan aldemeneko andria honea radiyua aitzea. Horrek "ya" ikusten zitun ta "aizan, zertako jun behar den horrena radiyua aitzea?" "radiyua nei zeak Martinek, nobiyuak saltzen dixkin radiyuak ta harek ekarriko din radiyua. Ta gaiñea, igual emango din zea, esto, sei hillabitian patzeko igual emango din sei hillabete". "Bai’". "Ba bai, ezer zeatu gabe".
- Radiyo pilla salduko zenuen ordun?
- Jode, ikearri saldu, asko e, asko.
- Ordun "zinea juteko ta're?
- Joe, ordun zinema, ordun joe ordun nitzan "el más rico del pueblo" esaten dan bezela, jode... (barre).
- Ta hartatik hasi ta geo elektrizista?
- Hortik hasita elektrizidadia. Geo jakiña, gauza zeatzen zijuan, eboluzionatzen, ta ni [...] etxetik etxea. Ta denda jarri behar dit, ta denda jarri. Ta denda jarri elektrodomestikuak. Ordun ez zeon, elektrodomestikoik ez zeon, baiño plantxa elektrikuak bakizu, plantxa elektrikuak zea plantxak zeak izaten zian berotu bihar zenunak txapan gaiñian. Geo elektrikuak, plantxa elektrikuak, hau dala hua dala, bonbillak, radiyuak, radiyuak eskaparaten ta hola.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia