Irrati bat zozkatu, bestea egiteko
Hizlaria(k):
Zabala Agirre, Martin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean bere lehenengo irratia muntatu eta ondo funtzionatzen zuela ikusi zuenean, Donostiara eraman zuen doitzeko. Han esan zioten zer zuzendu behar zuen hurrengo batean irratia egitean. Orduan, irrati zaharra zozketan ateratzea bururatu zitzaion, hortik lortzen zuen diruarekin beste irrati bat egiteko. Azkenean, jostun batzuei tokatu zitzaien zozketako irratia. Zozketa hartatik lortutako diruarekin, beste irrati bat egiteko behar zuen materiala erosi ahal izan zuen Martinek. Irrati hura urte askoan eduki zuten etxean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:05:12
- Erref: AND-027/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Kultura » Aisia » Hedabideak » Irratia
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!