Andoain (Gipuzkoa)

Maiorazkoa izan, baina apaiz joan nahi

Maiorazkoa izan, baina apaiz joan nahi <p>Patxiren familian 4 senide izan ziren: bera zaharrena eta mutil bakarra. Maiorazkoa zen Patxi. Berak apaiz joan nahi zuen, aitak debekatu egin zion, ordea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Patxiren familian 4 senide izan ziren: bera zaharrena eta mutil bakarra. Maiorazkoa zen Patxi. Berak apaiz joan nahi zuen, aitak debekatu egin zion, ordea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeok zenbat senide izandu ziñeten?
- Gu geok? Hor lau. Lau: hiru arreba ta ni. Lau.
- Zu zenbagarrena ziñan?
- Aurrena, zaharrena.
- Zaharrena zu, ez?
- Ni zaharrena. Bestiak gerozkuak danak.
- Ordun seme bakarra eta zaharrena?
- Seme bakarra eta zaharrena.
- Maiorazgua izaten omen zan…
- Bai, orduan hala izaten zien, [esaten] zien. Ta geo…
- Zuretzat errexa zan maiorazguana, ez?
- Pfff.
- Ez? Ez ala da?
- Ni […] ta aittak… Ni hasi nitzan klerora juteko.
- A bai?
- Eta aittak —ama ez zan metittu; arrebak-eta badakite— “Guk ze in bihar deu hau estudio… klrerora junda? ospitalera jun?” esan ziyen. Ta hala galaazi in zian aittak, eta hemen geldittu nitzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia