Emaztegaia Durangoko erromerian ezagutu zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Dantzaldi bat egin ondoren, Eubako Pijon tabernan musean jokatzen zuten. Durangoko plazan egiten zen erromerian ezagutu zuen gero emaztea izango zena.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: AMO-013/024
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Orduen guk eitten giñun erromerire jantzaldi batzuk eiñ ta zerien ta, danakin, neska guztixekin. Gero tabernan egon, hor “Pijon” esaten dotsiena /esatetsiena/ ta haraixe juen ta musien.
- San Antoniñon?
- Euben, ba hamabixek inguru artiñoan musien eitten giñun . Ta gero etxera.
- Ta neskatan bapez?
- Neskatan bapez, orduen.
- Emaztea: […]
- Zelan ezautu zendun ba andrie?
- Durengon, Durengon, Durengora juten giñen ta ba hau be Durengora ta han erromerixe egoten zan Durengon be ta ba hantxe jantzan ezautu giñun. Plazan eitte zan erromerixe Durengon ta ba, halan ezetu giñen.
- Ze Ezkurdin edo plazan? Ezkurdixen edo plazan bertan?
- Ez, plazan, plazan egoten zan.
- Orduen jantzan ezeutu zendun?
- Bai, jantzan ein neban beronegaz ta ba.
- Zeu hurreratu ziñen edo, zeu hurreratu?
- Bai, baten batek eiñ ein biher deu /bideu/, eurreratu.
- Emaztea: Oiñ neskak eurreratuten diez.
- Ta baietz /esausten/ esan eusten ta, baietz /esausten/ esan eusten beronek be, ta tire ba, hala.
- Eta, gero? Jantza ein ta?
- Ta gero eurrera, atzera hurrengo domekan be , ta gero ta eurreratxuau, ta eurreratxuau, ta ba, hala. Baia beste kontuetan ta ez, holakorik ez, pentseu bez nik horretan konberzaziñorik be.
- Baia laztanen bat edo zeozer eingo zendun, ba? Ikuturen bat, azaletik.
- Ikuturik bez, ikuturik bez.
- Baiña tentaziñoa eukiko zendun?
- Tentaziñoa bai, baia.
- Ta gogoa ta.
- Bai, baia, aguanteu in biher, fraillien moduen.
Egilea(k): June Alcibar (Urritxe institutua) , Ariane Moreno (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!