Eskoriatza (Gipuzkoa)

II. Errepublikaren aldarrikapena

II. Errepublikaren aldarrikapena <p>II. Errepublikaren aldarrikapena. Berak 20 urte zituen, eta eguna nola gogoratzen duen kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-009-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

II. Errepublikaren aldarrikapena. Berak 20 urte zituen, eta eguna nola gogoratzen duen kontatzen du.

Transkripzioa

- Esan dozu lehen, Republika sasoia ta. Goguan dakazu errepublikia noiz proklamau zan?
- Ene Maria ta Jose! Nik hogei urte neuken.
- Eta? Ze...?
- Republikia urten auenien.
- Ta gogoratzen dozu ondo?
- Bai, lehengotik zer apur bat, baiña ez, diferenteik izebez e.
- Hemen e...
- Republikia urten auen ta erregiak hanka ein auen hemendik ta izebez ez zan pasau hemen. Batzuek esaten daue, ba ostie baiña nik ez dot pentsetan.
- Hainbeste aldatu zanik?
- Ez, ez, ez. Jentiak, notau, ba beti igertzen zan libertade gehitxuau edo zer, baiña ez hori jentiak esaten dauen diferentzioi ez. Republikie urten auenien ni Mondraguen nabillen lanien, biherra eitten nauen Mondrauen. Ta hamaiketan ero holaxe urten gauen lanetik, Republikia urten auen egunian. Ta gero, jai emon oskuen.
- A bai e?
- Bai. Atzaldien iñobe ez zan fan lanera orduen egunien.
- Orduen egun haundixa ez?
- Bai, bai, bai. [Hauraxe egunien]. Ta Unión Cerrajera-n, han zera euen, sirenia egoten zan ta Unión Cerrajera-n sirenie jo euenien Mondragueko danak kalera. Mondraueko obreroik iñobe ez zan geldittu urten barik.
- Orduan jai eguna eta zelebraziñoren bat be egongo zan, ez, gauza espezialen bat?
- Gero jai, gero juerga egun guztia.
- Behintzat ondo hasi zenduen ez, Republika sasoia?
- Bai, bai, bai, baiñe askok esaten daue, hau pasau zuan ulixe lekutan, nik ez dot pentsetan. Nik ez dot pentsetan hainbesteraiño egon zanik. Batzuk esaten daue ulixe lekutan-eta, Eibarren-eta, egon ziela, baiñe Eibarren egon gitzen gu orduen egunien, bizikeletakin fanda. Mondrauen bazkaldu eta Eibarreraiño joan bizikeletakin, ez dakitzu? Ta guk Eibarren kalien ibili gitzen eta nik ez nauen ikusi han ezebe ezebe. Ta nik ez dot pentsetan, jen7iek esan gehixau eitten dau.
- Noiz baiña, Errepublika proklamau zan egunien bertan?
- Bertan egunien. Bertan egunien, atsaldien Mondrauen bazkaldu eta lau fan gitzen bizikeletakin Eibarreraiño.
- Ez, ez zauen giro espezialik edo.
- Keba!
- Jendia han Untzaga plazan
- Ezebez, ezebez
- Manifestaziñorik eta ezebez, ez jatzun tokau?
- Guk ez gauen ikusi. Gu han egon gitzen, han ez zan egon ezebe. Jentiek esan eitten dau asko gehixau egon zan baiño, izen zan baiño. Hori diferentzioi jentiek ez euen hartu, e. Jentiek baekixen, ba, urten euen Republikiek eta jentie ez zan sublebau ez zan ezebe zertu. Izengo zan, por ejenplo, Erregie bertan geldittu eta frente eiñ edo, orduen zerbait izengo zan ezta, baiñe zela hanka eiñ euen Erregiek, Españan ez zan ezebe pasau.
- Ez pasau ez, baiña jentian zelebraziñuak edo …
- Bai, ba, batenbatzuk tabernetan eta onenien biba batzuk izengo zien, ez dakitzu? baiñe, ez, ez, ez, ez. Eibarren behintzat orduen egunien jaleoik ez. Guk ez gauen ikusi. Oin ba, gu etorri ein gitzen bueltie einde denporaz eta ez dakigu gero ze pausa zan gabien. Ezin neike esan, baiña ez dot pentsetan.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia