Amezketa (Gipuzkoa)

Falangekoak kalean agurtu behar

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Mutil koskorrak Falangekoekin instrukzioa ikasten ibiltzen ziren. Falangekoak pasatzen zirenean, denek agurtu egin behar izaten zituzten. Errizino-olioa hartzearekin egiten zen mehatxu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Holaxe.
- Ta Amezketan jende asko... separaziok eta eongo zian ordun, familik eta anai bat alde bateko eta bestea besteko ta…
- Bai.
- Hoixe, hoixe.
- Baiño, puff, pasa.
- Bai.
- Ni goatzen naun zeakin, mutil koskorrak instrukziok eitten gora ta behera...
- Bai!
- Baiño falangekin. Meikun aittona txiki bat bahunan, hure hunan falangekoa. Eta instrukziok eitten eta kanpotik etortzen hittunan, instrukziok eakustea, gora ta behera hor ibiltzen zien.
- Nundik etortzen zien?
- Hemen bizi zien.
- Ez dakit nondik.
- Bai.
- Haik bai, baiño haik beak ez hittunan ibiltzen eakusten, kanpotik etortzen hittunan falangistak.
- Baiño euskaldunek zien kanpotik etortzen zienak edo erderaz eitten zuen?
- Erderaz eitten ziñenan.
- Erderazkok, bai.
- Baiño deskuidon haik zean baldin bazien.... kaleen, gu hain zea eitten jarri behar gendun baztarren eh!
- Saludoa?
- Baai. Ta kantatu, haikin batea, bai.
- Herri guztiak ein behar izaten zun?
- Ez, tokatzen zitzaion hai. Konparazio, gu biok tokatzen al giñen, e? Ta hain zea ein behar gendun. Bai, beharko.
- Hoi ez zitzaiten nei eokittu.
- Baai.
- Ta zer kantatzen zan 'Cara al Sol'?
- Ba klaro, haina.
- Falangista.
- Falangistana, beharko. Goatzen naun... zu..., zea, hemen neska bat... ez dakit haserretu eingo giñen, edo, hure zea zan, alde batekoa eta ni bestekoa eta: "bai esango zionat eta azeiterezino hartu aziko diñe".
- Bai zea?
- Bai.
- Hoi zuri amenaza?
- Bai, hemengo neska batek, hangoa zan.
- Hangoa, Alegrikoa?
- Ez, falangekoa. Eta ordun, azeiterezino hartu azitzen zuen nonbait eta," ikusikon e, ikusikon, esan eingo zienat, eta azeiterezino hartu beharkon".
- Baiño hoi zeiñek hartu behar izaten zuen, zigor bezela jartzen zienak?
- Bai, bai. Bai.

Egilea(k): Lurdex Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia