Amezketa (Gipuzkoa)

Karlista sartu zen bederatzi urte zituela

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AME-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Anak aita karlista zuen eta bera ere karlista egin zen. Alegiatik etorritako batek instrukzioak erakusten zizkien. Ana karlisten egoitzara joaten zen. Behin Orendainera eraman zituzten eta ondoren Alegiara zinea ikustera. Gustura ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze kontuak?
- Multek.
- Ta multak nola erabakitzen zuen zeini jarri? Holaxe. Aittu nazionalista zala, ta beai?
- Bai, hemendik eaman'e ein zittuen nazionalistak ziela ta.
- Eaman?
- Bai, Joakin Galartza, zea Joanin aitte.
- Zein Juanin?
- Joani, ne koiñatan aitte. Joanita, Joani! Harren aitte're eaman ziñenan, bai.
- Nazionalista zalako?
- Bai, nazionalista zalako, ta besteik ez dakit zein, holaxe eaman ein zittuen.
- Bai, hemen zigortuk nazionalistak izan zien. Bestek zien nagusi, eta, ordun, nahi zuena eitten zuen.
- Baiño gu aitte ez hunan karlista. Gue aitte eze... ezta, ni sartu niñuñan karlista.
- Hi sartu al hintzenan?
- Beatzi urte edo ez zekiñet zer non, ta nunbaitte zatu behar ta… karlista.
- Ze umentzako eoten zian taldek ordun karlistanak eta hola?
- Bai. Ta ordun, geo muti koskorrak hemen ze…karlistak etortzen zien. Alegritik etortze hunan gizon bat, eta zea, instrukziok eakustea ta, aittonak eta denak e… zea… instrukziok eakustea.
- Instrukziok ze izaten zian ba?
- Zea, gerrako zea…
- Soldadu ikastea.
- A....
- Bai, aittonak eta dena! Bai.
- Han juten zian?
- Bai, bai juteko…
- Ta zu're hor ibili ziñan?
- E?
- Zuk'e hoiein zendun?
- Bai, guk ze joaten giñen karlistan, zea, lokalea ta umen zea, baten Orendañea eman giñuzen, eta, geo, handik Alegria, zea… e… zea ikustea... zine bat bota ziguen, eta hure ikustea. Ta gustoa.
- Txoatzen.
- Hoixe..
- [... kalistak zian].
- Gu ez, gu ez giñun han ibilli. Bildurrez ibilli giñunan beti. Gu bildurrez beti.

Egilea(k): Lurdex Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia