Usurbil (Gipuzkoa)

Usurbilgo mitinetan entzundakoak

Usurbilgo mitinetan entzundakoak Usurbilen mitinak izaten ziren. Behin Urraca Pastora karlista etorri zen mitina ematera eta hark esandakoa oraindik gogoan du Felixek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Usurbilen mitinak izaten ziren. Behin Urraca Pastora karlista etorri zen mitina ematera eta hark esandakoa oraindik gogoan du Felixek.

Transkripzioa

-Usurbillen mitiñak iten zittuen. Oriako republikanuak, nazionalistak eta karlistak. Karlistak'e bazian ordun. Monjak hor zeen ta bale-bale, punto. Etorri zan mitiña ittea Usurbillea, mutil koxkorra, Urraca Pastora. Hori ez zait ahaztuko bizi naizen arte. Karlista. Aittu zian, PNVk esan zion bee gauzak, republikanuak'e bai. Ta Urraca Pastora horrek ba al dakizu ze esan zun? "Republikak ze ekarri du, zer ekarri du? 'Guardias de asalto'. Zertako? Pobriai bizkarra berotzeko!". Hoi Urraca Pastora karlistak esan zun. Hoik hemen dazkak sartuta iltziakin.
-Nungua zan?
-Po! Kar-kar.
-Ez zan hemengua.
-Ez, ez, ez. Kanpotik. Urraca Pastora. Demarriyan gaiñian jarri, Usurbillen, plazan.
-Egiten al ziren mitinak Usurbillen?
-Bai.
-Ta jentia juten al zan?
-Lau katu izango zian baiño.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia