Soldadu alemaniarrak euskaraz janaria eskatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALD-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denboran Alemaniako soldaduak (austriarrak omen ziren gehienak) janari bila etorri ohi ziren bordara. Behin, "arrautza eta xingarra" eskatu zuten euskaraz. Aratxea ere saldu zieten beste behin, nahiz eta debekatuta egon, hobeto ordaintzen baitzuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: ALD-002/010
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » II. Mundu Gerra (1939-1945) » Eragina Ipar Euskal Herrian
Transkripzioa
- Ta gerra denboran alemanen beldurrik ez zinuten sobera?
- Ez, ez, ez. Nik kusi tut ta gure sukaldian xingarrai eta arrautzai galde iten. Ta ba sei-zazpi aleman xingarrei ta arrautzei eskuaraz erraiten, e?
- A bai?
- Ta beti ateik gero pagatzen zuten e!
- A pagatzen zuten?
- A ba ba ba.
- Xox gehiago bazuten [...] hek? Badakizu hemengo guardak eta?
- A ba ba. Bistan da bazuten... sosa, alemanek bazuten sosa. Oroitzen niz Aratxia're saldurik.
- A bai?
- Ta ez zela libro e ordian. requisieneko baitzeon. [...] ta gu gordeka, alemaner saldu, hek pagatzen baitzuten gehiago.
- Zer ziren soldadu xinpleak? Ez ziren... bigarren munduko...
- Hemengo... erraiten zuten autrichienneanoak zirela. Bestik baino bestia...
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!