Albiztur (Gipuzkoa)

Eskolan maistrak erdaraz, eta haiek ulertzen ez

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan ez omen zuten askorik ikasi. Maistra erdalduna izanik, gehienek ez zutenez gaztelaniaz hitz egiten, larri ibiltzen omen ziren. Errieta egin arren, euskaraz egiten uzten zieten eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, gaiñontzen, eskolan o notatze zan, kalekok igual eunero juten ziala ta, bestek berriz... askotan kale...
-Bai, maistra´re, jartzen giñun maistra jartzen zan aurren aurren bea. Ta ume guztik illaran, illaran-illaran, bazien ordun´e alkatenak eta holako zea, haundizkik, haik danak, haik danak maixun ondon, gu berriz atzeko puntan, askotan ezta leziyoik hartu´re, ta ezta ezta ezta, ez genun eze ikasi, ezta ezer´e! Ezta ezer´e! Geo gure ondorengo Jexux difentzi earra.
- Nungoa zan zuen maistra hoi.
- Hil zan aspaldi, Maria Calzada, "de Madrid" o ez dakit nungoa zan. Ta gaiñea hoi zan, guk ez geñikiun erdeaz pitoik´e, ta dana-dana, harek hitzeiten zun haikin ta, orduako´re radioa bazan etxe baten ta, baiño ezer ez, ezer ez.
- Bazan ordun umetan iñor erderaz entenditze zunik?
- Ba, ume-umetan iñor ez, geo ba [...] kolejiua o zeoze, handizki hoik ordun bai baiño, dana, dana, dana euskera.
- Ta ordun, eskola jun ziñeten aurreneko eunen, erdera baten hasi zanen ze pentsatu ote zenduen.
- Auskalo ze pentsatu, geo bazien e, eote zan hemen pratikantea, kastellanoa. Kastellanoa pratikantea, maestra, maixue, ta hoik kastillanoa zoze hitz eiten zuen ta, gu baiño leheno hasitakok bazekien baiño guk bueno, ezer ez, ezer ez!
- Ta euskeraz hitz eiten uzte zizuen eskolan?
-Bai, errita iten ziun baiño uuf, errita, errita: "A ver en castellano, quién habla", ta...

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia