Albiztur (Gipuzkoa)

Telefonoa etxean, eta enkarguen truke hurrak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Herriko telefono bakarra beraien etxean zuten. Laskibar baserrikoek izan zuten lehenago, eta haiek Tolosara joan zirenean, etxean hartu zuten. Aitaren ustez erdaraz ikasteko era ona zen telefonoa etxean edukitzea.

Transkripzioa

- Geo telefono bat e, bakarra gendun...
- Herrin, zuena zan telefono bakarra?
- Bai, baiño aurrena beste batzuek euki zuen, aurrena beste batzuk.
- Zeintzuk euki zuen ba?
- Laskibar, Laskibar ta, Laskibar zien tente jende, zea xamarrak, eta haik eukitzen zuen etxen, ta enkarguk, amona zaharra bizi zan ta, neska alaba´re edadekua ta, enkarguk guri deitzen ziun itteko: "Bueno, jungo al zea eskolatik atatakon halako basarrita?" ta, "Bai", ta bestei: "Zu jungo al zea halakota?" ta, "Bai", eskubete eurre ematen ziun, eurre e, ur handiz, ta harekin "a hacer encargo".
- Ta gustoa gaiñea.
- Gustoa gaiñea. Etxe hontan´e ez zan ba hola basarriko lanik, gaiñontzen basarritan, lana geatu gabe. Ta mutilek´e koskortuz geo danak mendia lanea-ta, bizimodu zea izan zan, goor xamarra.
- Ta ordun zuek, han Laskibarrekok utzi zuen, zeatik utzi zuen?
- Jun in zien Tolosa bizitzea, eta gu amak ez nahi, gu amak leheno proatuta zeken etxe hartan, goiko etxe hartan amonakin ta, atte [...] bizitten zienen, ta zeatuta zeken proatuta zeken ta amak ez nahi, amak ez nahi ta attek bai, attek esate zun erdeaz ikasteko-ta ona zala.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia