Besteen etxetan itulan egin, taloa ta esnea hartu eta gustura etxera
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxea errepide bazterrean, ura bertan, taberna, denda, estankoa... Carmenen etxekoek gainontzeko baserritarrek ez zituzten baliabideak zeuzkaten. Hala ere, ez zuten besteekiko ezberdintasun handirik sumatzen. Besteen etxera joaten ziren itulan aritzera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: ALB-005/027
- Kodifikatzailea: Miren Artetxe
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
- Notatze zan difeentzik? Gainontzeko baserritarren ta, zuen arten o, sumatze zan, zoze difeentia o?
- Gu etxen, nik beti ezautu det, txapa, ekonomika, beste iñun ez, hemen danetan, danetan, danetan, "sin fuego", su baju baju-bajua. Hoi gustatu iten zitzaion, han ondon exeita eoteko ta, gustatu iten zitzaion. Baiño, bueno, geo txapak jarri zittuen ta txapa jarri ezkeo, hobetogo, uain egurre txikitzen ta lan gehio ta, su bajun sartu hemendik haraiñoko egurre-ta, aurreratu sue itteko-ta
- Ta sumatze zan ba gaiñontzeko umek ba lan gehio in ber izate zuela soron, o ganadukin ta zuek librexio?
- Bai, guri deittu itten ziguen batetik ta bestetik ta, aber ittulira jungo al giñen ta, baietz jungo giñela ta, han illuntzen merienda ematen ziun ta etxea.
- Gustoa jute ziñeten?
- Bai, egualdi udan beti izaten zan soroko lana ta ondo, ondo ibiltze giñen. Talo ta esnea jan illuntzen ta etxea.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!