Abaurregaina (Nafarroa)

Zaldiak eta mandoak

Zaldiak eta mandoak <p>Zamariekin egiten zuten gehienbat soroko lana. Zaldiak dira "osatu" (zikiratu) gabeak, behorrak emeak, eta zamariak osatutakoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABA-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zamariekin egiten zuten gehienbat soroko lana. Zaldiak dira "osatu" (zikiratu) gabeak, behorrak emeak, eta zamariak osatutakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan nola egiten zenuten behiakin, idiekin eta…
- Orduan, niri… niri tokatu zida…
- … ardiekin?
- Idiekin. Ta idiekin ta behiekin eta gero… Abreak. Esto, mando batzuk.
- Mandoekin?
- Bai.
- Bai, edo zamaria edo mandoak.
- Zamaria zeri erraten dakozie?
- Zaldiari.
- A, zaldiari zamaria.
- Zaldiari.
- (E ): “ los caballos”. “ A los caballos”.
- Esto, zaldia deitzen dugu… Ez daona osaturik.
- A, ez dagona osaturik.
- Eta zamaria osaturik (irenduta) daona.
- A.
- A, guk ez ditugu desberdintzen goiek.
- Guk ez ditugu desberdintzen.
- Ya, ya, pues bai.
- Behorra ta gero zaldia.
- Behorra zaldia… […]
- Zaldia bai. Pues, esto, zaldia ze bihorrekin, esto, kubritzen zena. Eta zamaria osaturik zeona.
- Bai.
- A, bai.
- Osaturik zeona. Zamaria deitzen ginue gori. Behar zun izan osaturik.
- Bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia