Arrasate (Gipuzkoa)

Ferratzaile ogibidearen nondik norakoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-184-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ferratzeak zenbat balio zuen. Ferra berriak noiz ipini behar izaten ziren. Gaur egun ere ferratzen jarraitzen du.

Transkripzioa

- Eta zuk badakizu, zenbat kobratzen zeben orduan perratzia?
- Pezetia, barrixa pezetia; bestia erriel bi.
- A! Erriel bi konpontzia.
- Bai. Zaharra, ona baeuen, erriel bi, ta bestela pezetia. Han Vittorixan danak barrixek, han ez zan begiketan, ra! kendu ta barrixe. Gero halaxe etorri eitten zien, gastauta edo, gero idixak [euezen...] ra! Kaskuak be edarrak eta euken be bai ta untzak sartzen zotsen, bueno!, ta josten zotsen ondo, ta perria aguantetan auen... bua! gastau arte. Bueno, gastau arte... Behin bi hillebete ta erdi ezkero, perrie kendu ta barrixa ipini bihar jako, zeatik kaskue hazi eitten jate, ta gero ez die ondo ibiltten.
- Eta kaskua zeukenian nolabait gaixotuta edo, zeuek eitten jatzuen kuria?
- Bai, bai, kurie bai, oin be hola eitten dotset nik. Hementxe daukat bisturixak [...] Hortxe [dau] bisturixak eta. Bai. Nik oin be, ba, behixa kojo daonien-eta berak etorten die ta hartu kotxien ta eruten naue, ein ta barriro kotxien etxera ekarten naue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia