Abaltzisketa (Gipuzkoa)

Inguruko iturriak

Inguruko iturriak <p>Inguruan iturri famatua dago, "nikoleta" esaten diotena. Kea botatzen omen du. "Sorrosondo" esaten zioten beste iturri batetik edateko ura ekartzen zuten. Edateko plazatik ere ura ekartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruan iturri famatua dago, "nikoleta" esaten diotena. Kea botatzen omen du. "Sorrosondo" esaten zioten beste iturri batetik edateko ura ekartzen zuten. Edateko plazatik ere ura ekartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta uaineikan’e mozorro horrekin ta, ene, ni uain ez naiz juten, ez due nahi’re ni jutea ta hor, guk auzkalden, itturri oso famatue da hemen.
-A bai? Ze, ze itturri da ba?
-Bai. E?
-Ze iturri?
-Nikoleta esaten diouna.
-Nikoleta?
-Nikoleta esanten dioun itturrie.
-Ta zeatik da ba famatua?
-Zeatik, uain’e ure epela eongo da ez dakit kea ez ote dun botatzen, ke pixkat, bai, bai. Ta geo beste bat’e bagendun gure jatetxetio, urrutixio baiño hue eateko ekartzen gendun, Sorrosondo esaten zien, esaten giñoken Sorrosondo, eta handio’re bai, baiño hue bai, harek hola negu parten,[...] hola pixka pixkat bota, baiño epela e, han bertan epela baiño etxea etortzeako hoztu itten zan, hoixe. Ni horrea juten naiz, juten nitzen ia bai, sei zazpi hillabeten, ez zuen nahi hok ni jutea, zeati eroi ingo omen nitzen ta ez dakit ze ingo bainitzen, bai nire txarra da egie esan, baiño buelta in det nik hauntza.
-Ur billa?
-Bai. Ur billa ez, buelta bat eman, han ude ean, hauntza jun, ude ean exeita jarri ta gero, ta baztarrai beidatuz gustoa eon, nik ez, nik e hau ekarri zan ezkeoz ez palta balin badet ekartzen det [...] baiño gaiñentzen ez.
-Baiño garai baten bai bueltan ur billa...
-Bai, ene!
-Esan dezun, zea, iturri famoso hortan eatekua hartzen zenuen o eateko beste noabaitea juten ziñaten?
-Plazatik ekarri behar eateko’re, urtia’re bai [...] ttiki ziela, gustoa juten omen zien, ta horrea juten zien, uda ekartzea, ur freskoa.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia