Abaltzisketa (Gipuzkoa)

Garai bateko zuhaitzak

Garai bateko zuhaitzak <p>Inguruan haritza, gaztaina eta lizarra izaten ziren. Pagoa ere bai. Gaztaina asko bildu izan ditu. Aurten ere asko jan ditu. Sua egiteko ere gaztainaren egurra erabiltzen zuten. Pagoa menditik ekartzen zuten ogia erretzeko. Garai hartan pinurik ez zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruan haritza, gaztaina eta lizarra izaten ziren. Pagoa ere bai. Gaztaina asko bildu izan ditu. Aurten ere asko jan ditu. Sua egiteko ere gaztainaren egurra erabiltzen zuten. Pagoa menditik ekartzen zuten ogia erretzeko. Garai hartan pinurik ez zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemen ingurun ze, ze arbola izaten zian ba bestela? Danetik?
-Hemen ordun zan haitze, uain norteko haitze baiño ordun ez, ordun aitze, gaztaiñe ta lizarra.
-Erreka bazterretan?
-Bai.
-Ta pagoik eta?
-Bai, bai, bai, hua’re bai, bai hua’re bai, hoitxek, lizarra, pagoa, haitze eta gaztaiñe. Gaztaiñe Jesus… Gaztaiñe emakumea, majiña bat bildu giñin, ta aurten ea, gaztaiñ asko jaten deu alabak eta biyok, semei ez zaio gusteatzen.
-Ez?
-Ez. Gustatu, bi-hiru jateittu, baiño guk, alabak eta biok...
-Bata bestean atzetik.
-Bai!
-Ta garai haitan ze arbola apreziatzen zan, e, adibidez sutako?
-A! Guk gaztaiñik ber, gaztaiñ haundik oso, zea haundik, gaztaiñeri haundie gendun ta, altza ta, altza, altza’re ba dakizu /bakizu/ [...] kontau nizun altza ta. Ze esango dizut ba nik, haitze arbol, adar batzuk eta...
-Ez zan izaten e, ba pagua nahiyo sukaldeako ta?
-Bai, menditi ekartzen zan pagua, egurre Jesus… ogie erretzeko, ogie erretzeko pagoa. Bai. Ta gero piñue’re bai baiño guk ez gendun geok piñuik, herrikotio, herriko, gero asko zanez sorteo itte zun ta.
-Baiño zuek txikik ziñaztenen hemen ingurun piñuik bazan?
-Ez, nik ez nun ezautu
-Geroa etorri
-Geroa, geroa, buf hoi

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia