Ermua (Bizkaia)

Baserri-giroa Ermuan

Baserri-giroa Ermuan Duela berrogei urte ere baziren ganadudun kale-baserriak Ermuko kalean. Haien lekuan bankuak daude gaur egun.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Duela berrogei urte ere baziren ganadudun kale-baserriak Ermuko kalean. Haien lekuan bankuak daude gaur egun.

Transkripzioa

-Oinddiokan gerra ostian be ezagutu zenduen basarri girua.
-Bai, bai, hoixe, bai. Basarri girua? Otxoanekuan ostatuko aurrian euana, ni ezkonduta, berrogei urte dittuk, oin berrogei urte be, garirik ez, baiña behixak eta bai. Urten eta soltautakuan zelaira eruateko ta, Ermuko kale prinzipala haxe zuan, Ostatuko aurria. Ba ointxe udaletxia daona. Zera kalia dok udaletxia, elixia, ta Bilborutz beran bidia, hoixe kaliori, Valdespina. Ganauak soltatzen zittuenian, behixok soltatzen zittuen eta. Ganauak be kanpora urtendakuan segiduan plis-plost, plis-plost, plis-plost, dana tortilla lagata kaliori. Hori ointxe hogeta hamar bat urte arte edo ganauak egon dittuk Ermuako kalian. Ordurako Anton Atxa ya aldeta jauan baiña Motxunian baitta, Motxunian hor ba hiru basarri jeuazan hor bertan. Hortxe kalian. Ta goratxuao Torreta. Eske Ermua...
-Eta oin ixa danetan esaten moruan bankua. Motxunekua edo zelan esan dok?
-Bai, han be bankua. Ta bestian be bankua, ostatuan be bankua. Danian. Torreta be Caja de Ahorros.
-Anton Atxxak ez jakixat (etxakixat) berak dakan.
-Anton Atxa be bankua. Banco Vizcaya, lelengo ein ebena. Banco Vizcaya, ta kaja ahorrosa baitta.
-Basarrittar guztiak bankero orduan.
-Basarrittarrak ez, bankuak harrapau, klaro.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia