Soroko eta baratzeko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goizean jaiki eta etxeko lanak egin ondoren sorora joaten ziren. Euria etortzen bazan ezin zuten lanik egin. Baratzea ere bazuten, aza, babarruna, baba txikia eta horrelakoekin.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko abenduaren 23a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ABL-004/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Natura » Meteorologia , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Ze in behar izaten zenduen ordun?
- Itzulen? Jesus! Goizen jeiki, zeozer hartu, eta, beno, seittun ez, gero etxeko lanak. Ttiki-ttikik giñela, ama enbalidoa gendun, eta guk etxeko ohiak ein eta etxen pixkat gauzak txukundu ta. Gero behiyek lotu eta ordun soroa jun ta [arren] ibili, lurra konpontzeko, eta gero, ba, artoa in behar bazan —bai, egualdie nolakoa zan´e—, artoa in behar bazan, oso ondo zeatzen giñun, baiño ebie etortzen bazan, eonen berriz’e, eon in behar! Ahal dan bezela, eon in behar! Ta ze esango dizut nik hortik aurrea?
- Ta baratza-o izaten zenduen?
- Bai, beti, koxkor bat. Ez uain [aiñe] ez, baiño beti, aza... Aa! Oaiñ’e ikeragarri gustatzen zaizkit aza ta babarruna. Gustoa jaten dittut! aAa, babarruna, baba, baba txikie...
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!