Zumarraga (Gipuzkoa)

Errepublika eta mitinak

Errepublika eta mitinak Errepublika garaian, alkate nor zen aipatzen du. Mitinak egiten ziren orduan. Behin anarkisten mitin baten ostean, iskanbila egon zenekoa gogoan du Migelek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-036-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika garaian, alkate nor zen aipatzen du. Mitinak egiten ziren orduan. Behin anarkisten mitin baten ostean, iskanbila egon zenekoa gogoan du Migelek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hor, errepublika garaian alkate ta zein zian? Herrikok zian?
- Herritarrak bai. Gogoratzen naiz ni, este, Antion, este, mitiñak eoten zian ordun, e? Mitiñak politika... zeak. Eta halaxe, mitin ondoren jende asko jun zan, ta anarkistak dozena erdi bat o hola jun zian, eta deitzen zuen "¡Abajo el clero! ¡Abajo el clero!". Joe, jun zian han jendia elizara jundako jendia, ta pasaria eman zien. Bai. Han bazian hiru kurutze sarreran, ta oindio goguan daukat dena.
- Hori errepublika garaien'e bai?
- Bai, "¡abajo el clero!".
- Ordun...
- Oain esan beharrik ez dago hori "abajo el clero". "Abajo el clero" esan baik, jendeak uzten dio elizara juteai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia