Ijitoaren azken hitzak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-036-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin, Zumarragako ospitalean, ijito bat hil zenekoa kontatzen du. Haren azken hitzak gogoan ditu.
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 10a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ZMG-036/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana
Transkripzioa
- Ijito bat, esango dizut, Zumarragan mutikoa nengola, ni Eliz kalen bizi nintzala, zabaldu zan zaratia, Zumarragako ospitalen, Mertzedariatan zan ospitala, aurrez, lelengo-lelengo hemen. Eta hor" ijito bat hil emen da, zean, Merzedarian, ospitalen!". Ta halaxe nere aitta [...] Zumarragakua zetorren handik goiti behera, hango kapillaua zegon. Eta goitti behera dator, eta "Hola, don Andres! Este, egiya al da ijitua hil dala ospitalen?", ta "Bai, anima bat zerun gehiago" esan du bestiak.
- Nola?
- "Anima bat zerun gehiago". Ta "Eta? Hiltzeakon esan du zerbait?", ta "Bai, esan dit esateko bere emazteri lehengo martxai segitzeko, ta iñokin ez fiatzeko!"
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!