Elorrio (Bizkaia)

Mariri katua gonapean sartu zitzaionekoa

Mariri katua gonapean sartu zitzaionekoa Behin, dantzan zebiltzala, katua sartu zitzaion gonapera eta barruko arropak urratu. Hura estutasuna!

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-024-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin, dantzan zebiltzala, katua sartu zitzaion gonapera eta barruko arropak urratu. Hura estutasuna!
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba bagabitz kastillanuekin dantzan, esnie erueten [giñutzen] eta, kastillanuekin bagabitz dantzan, eta hori Anjelita Etxebarrian gizona, Josanton, sarjentuen semie edo zer zonan ha? Ba hori. Ta gu haretxekin, kastillano bixokin pieza bat eiñ eta berbetan. [...]. Holakon baten in dxonan, zeozer etorri dxatanan hanka bittartera.
-B: Adios!
- Banao holantxek, ta Josanton etorri dxatan, sarjentuan semia.
-B: Azpittik ala?
-Bai. Plazan erdixen. Ta Josanton etorten dxata. "Mari, debajo de la falda tienes algo?". "Yo no sé lo que tengo, pero sí hay algo". Gengonazen mutil bi ta neska bi. Etorri-ttun lau edo bost mutil ta ni erdixan. Eta esan ostan: "haz un paso". Katuan buztena.
-B: Ai ama!
-Katua etorri, hola. Harek hartu eben aurrian han Sixton etxe onduen, eta ekarri eben. Eta nora sartuko...
-B: Ai ama, menudo susto!
-Gona luziak eukiko ziñuzen...
-Ez, belauneraiñokuak. Abrigua neukan.
-B: Haundixak etzien erueten.
-Galtzak apurtu.
-B: Menudo susto, hija.
-[...] Pedro ta bixok Sixtonian behera [zentozen]. Eta esan jonan Pedrok: "Juen in bihou Mariana, Mari txarto dau ta".
-Ni horrekin enon akordetan ni.
-Nik hori gaur letxe. "Juen ein bihou, Mari txarto dau ta". Etorri zonan eta: "Mari, zer pasetan dxatzu" ta, "ezebez? "Ezebez? Txarto zauz". "Ez nau ba txarto". Orduko pasauta neukan-da. Ta dantzan ein bihoula. Ze dantzan? Itxera, derrepente!, derrepentien! Etorri naz etxera, galtzak apurtuta, esan in bihar amai. Honbre!
-B: esan in bihar, menuda paliza.
-"Ama...". Ez, palizaik eztostan emon. "Ama, galtzak apurtu-ittut". "Galtzak apurtu, zer?". "Ba katua sartu dxat". "Aiba laletxe, hoixe biha xonau. Katua? Zelan euki dittun ba hankok, holan?" (barreak). Goniak etxonan emoten asko eta nun koño... Bueno, zein! Eta gero horrek mutil horrek -San Luisenien bizi don, ospitalien gaiñien bizi don, gorengo..., eta lentxo-lentxo komentau dxonau bixok haraz. "Que no le he dicho a mi mujer todavía eso". "Porqué no le dijistes?". "Es que me diría cualquier cosa". "Tú no me has hecho nada. Allí vino el gato, y cuando vino el gato..." (barreak). Katua, aibadio...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia