Antzuola (Gipuzkoa)

Bernardina ia-ia preso

Bernardina ia-ia preso Behin anaia agurtzen larregi luzatu eta kartzelako atea itxi zioten bera barruan zela. Atea berriz irekitzean, denek barre egin zioten. Anaia lehenengo Bermeon egon zen preso; denera lau urte inguru egin zituen kartzelan. Epaitu zutenean heriotza-zigorra jarri zioten arren, gero zigor hori kendu egin zioten. Kartzelan, bisita orduaren aurretik, eramaten zuen den-dena miatzen zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin anaia agurtzen larregi luzatu eta kartzelako atea itxi zioten bera barruan zela. Atea berriz irekitzean, denek barre egin zioten. Anaia lehenengo Bermeon egon zen preso; denera lau urte inguru egin zituen kartzelan. Epaitu zutenean heriotza-zigorra jarri zioten arren, gero zigor hori kendu egin zioten. Kartzelan, bisita orduaren aurretik, eramaten zuen den-dena miatzen zioten.

Transkripzioa

- Eta han ze rekuerdo dakotzu kartzelakuak? Nola, zuzenien ikusten zeben anaia-edo?
- Ez, ez, rejia han eta rejia hemen, pasillua, eta hantxe.
- Ikutu, ikuketarik eta ez zeuken.
- Ez, ez, ez.
- Eta zenbat denpora izten otsuein?
- Ba miñutuak izaten ziren e? Behin preso geratu nitzan. Azkenian bertako langilliak be ezagutu itten gindduzten, eta gu be gaztiak, eta behin ba hantxe ezin despedidu anaiakin, atia itxi zosten. Nehikua barre in zeben gero, ni estutu in nitzan eta diadarka hasi nitzan, barruan geratu nitzan neu be eta. Eta zabaldu zosten eta barriak galantak in zittuen gero. Ordurako zan jolas ittia, jolasian, gaztiak giñan ta.
- Baiña zure anaia ez zan gustora egongo e?
- Nere anaiak barre itten zeben harek be.
- Orduan geizki trataitten euein edo preso normal bat izan zan? Esan gura dot jo eta holakorik…
- Ez, ez zan kejatzen, orduan ez.
- (Alabia): baiña harek makilkada haundixak hartuta dauzka, ez?
- Bai.
- (Alabia): baiña nun?
- Hor nunbaitten, ez dakit nun. Bixkai aldian be egon zan hura eta.
- Leheningo preso egon zan Bizkaixan?
- Bai, nunbait egon zan haura, hor Lekeitio aldian edo, neu izanda nago baiña, Bermeon!
- Leheningo Bermeon? Eta handik bialdu euein gero Iruñara?
- Bai.
- Zenbat denpora in eben kartzelan?
- Lau urte, lau bat urte.
- Gerria akabo eta ondiok puxka batera, ezta?
- Bai, lau bat urte in zittuan, bai.
- (Alabia): eta zer zeukan, ze pena zeukan? “Pena de…”
- “Pena de muertia” zeukan, eta haura kendu zotsen eta gero ba hainbeste urte. Neu izan nitzan, juiziuan be neu izan nitzan.
- A, bai e? “Juicio sumarísimo”?
- Juiziua, hantxe egon giñan. Han ekarri zittuen lotuta.
- Juiziua nun izan zan?
- Bertan, Panplonan.
- Panplonan? Eta lau urte horreik in eta gero ya etxera etorri zan edo?
- Bai, etxera.
- Ez euein euki lanien, karretera gintzan eta holakotan?
- Ez, ez, etxera. Handik urten eta etxera etorri zan. Handik libre zan. Eta gero ba lanian hasi zan, “ya está, vida normal” gero.
- (Alabia): eta zeozer erueten jatzunian eta ezer harutz ez otsuen zabaltzen-edo?
- Bai, bai, bai, zabaltzen zeben dana, dana zabaltzen zeben! Akordatzen naiz Gabon batzutan, amari okurriu jakon oillua egosi eta ipintzia. Ba holaxe zabaldu zoskuen dana.
- Oillua bera be? Esku zikiñakin.
- Bai, txikittu dana, barruan ete zeguan ezer, dana zabaldu zeben.
- Baiña jan eben azkenien oilluori-edo?
- Jango zeben bai oilluori, pozik!
- Orduan zu lau urtian egon ziñan hamabostian behin…?
- Bai, hamabostian juaten giñan. Bat aste baten haura juten zan bestiana, eta bestian ni juten nitzan. Erueten giñuzten erropa garbixak, ekartzen gendun zikiñak. Eta juten gintzenien beti erueten giñuan paketia, horixe, nahiz eta geu jan barik geratu. Hari eruateko geu jan barik. Entenditzen dozu?
- Bai, bai.
- Ba halaxe.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia