Zumarraga (Gipuzkoa)

Kalean bazkaltzen zuten

Kalean bazkaltzen zuten <p>Kalean bazkaltzen zuten, auzoko andre baten etxean. Eurek eramaten zuten jakia, babarruna gehienbat; su-egurra ere bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-035-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalean bazkaltzen zuten, auzoko andre baten etxean. Eurek eramaten zuten jakia, babarruna gehienbat; su-egurra ere bai.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Goiz ta atsalde juten ziñeten eskolaa?
- E?
- Goiz ta atsalde?
- Goiz ta atsalde ematen zuen. Beti ez giñen gu juten goiz ta atsalde. Goizeen, jeneralen.
- Ta bazkaltzea, etxea?
- Ez, ez. Kalen bazkaltzen gendun. Baiño etxetik babak eaman ta egosten ziun hor, Elizkalen bazan gure auzoko andra bat ezkonduta, Monika. Haren etxen.
- Etxetikan preparauta eaman ta han.
- Etxetik gordiñik igual. Harek egosita ipintzen ziun. Bai, babarrunak.
- Zuek bakarrik ala herriko gazte gehio re´bai?
- Nun?
- Bazkaltzeko toki hortan.
- Ez, ez. Gu. Auzokok giñelako, ba, ezaunak. Harek prepatzen ziun ta. Ta prepaatzeko beti astoon o, zakun bat egur o, ama zanak eamaten zion hari. Badakizu ba, sua itteko. Ordun ez zan butanoik.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia