"Si quieres tener un hijo pillo, mételo monaguillo"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-031-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Akolitoak mezan lagundu behar izaten zuen. Orduko lanak: mezak, Elizakoak... Herriko mutil "onenak" izaten ziren akolito; gaizto-ospea zeukaten: "si quieres tener un hijo pillo, mételo monaguillo".
- Proiektua: Urretxu eta Zumarragako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: ZMG-031/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Akolitok ze ein behar izaten zun? Mezan laundu…?
- Mezan laundu.
- Ze eitten zenun?
- Ze eingo gendun ba orduan han? Batez! txorakerik askotan. Baina ez, han e… Ze in behar izango gendun ba, han? ezer ez.
- Mezako garaien launtzen ziozuen.
- Bai, bai, bai.
- Bai. Eta mezetako garaietik kanpo´re jun in behar izaten zenuen apaizangana?
- Bai, gero atsalden‘e atxalden igual errosarioa edo ze izaten zan, egon in beharra zeon. Ta gero igandetan, igandean, esate baterako, igandetan meza guztitara, zea, beno hiru, meza pare bat ta gero meza nagusie. Ta gero arratsaldian zea izaten zan. Nola…
- Bezperak?
- E?
- Bezperak?
- Bai, bezperak zea izaten zian ta jun in behar ordun´e. Gaixki ta aa.... Gero askotan juten ginan o elizakok ematea, apaizei launtzea. Elizakok, badakizu...
- Elizakok ematea ze izaten zan?
- Ba berak ematen zun formako ostiak edo nola izaten zian, hori sartuta ematen zuen ta zea ematen, osea… gaizki zeona, gaizki zeonai ba komunioa ta zea ematea juten zien.
- Etxez etxe juten zineten?
- Bai, etxen ta zea... [beatigok] esaten zien ordun, esku batian zea, kandelan zea bat, ta bestean txintxarrie,ta kalen juten ziñen apaizakin “dan dan” jotzen. Ta jente dana holaxe jarri ta holaxe ibiltzen giñan gu [...]. Akolitok giñan herrin mutil hobenak izaten giñan. Hala esaten du: “Si quieres tener un hijo pillo, métele de monaguillo” esaten zuen, asi ke pentsa zazu hortikan, e! hortik atera. Zea txarra izaten gendun akolitok, gaiztok giñela ta pintx…
- A bai? A! nik aldrebes uste nun ai ziñela.
- Ez, ez, ez. Bai, nik horreatik esaten dizut, ba “Si quieres tener un hijo pillo, mételo monaguillo” esaten zuen. Jesus! Halaxe.
Egilea(k): Alaia Saenz de Camara Perez (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!