Mallabia (Bizkaia)

Semea abade egiteko dirurik ez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-002-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Antzinako bizimodua. Semea abade egiteko dirurik ez.

Transkripzioa

- Ta beste gauze bat, bidie, zera, kongregaziñorako [diruan izena], hamen auzuen be abade bat [ein guran], estudixatzen, Otsonen. Eta aittek eta amak ezkondu ein gure alabie, ba, harentzako diru pixkat ekartiarren, abadia eitteko dirue ekartiarren.
- Hamar mille pezeta edo kostatzen ei zan...
- Ehun duket, berrehunekue, argitzen jakuela, baiña hirurehun-laurehunekue gure. Abadien karreria amaitzeko diru palta. Ta ehunekue ta berrehunekue argitzen jakuela, baiñe... guk etxien daukou mutil ona, gure [aittitte... morro], etxerako mutil ona etxin daukou, baiña dirue faltau abadien karreria amaitzeko. Ta ehunekue ta berrehun... Duketa, hamaika erriel. Entzun ondo, e! Hamaika erriel, ba, etarakozu kontue [esloie deukozuenak] zenbat urtetzen eutsen. Duketa hamaika erriel. Ta ehunekue ta berrehunekue argitzen jakola, baiñe hirurehun-laurehunekoik ez. Ta, halantxik, gero Elorrixotik etorri, ba, ez jakixat, hirurehun edo laurehun edo ze ekarriko eban, handik etorri karreria amaitzeko...
- Dirudune.
- ... dirudune. Halan amaittu zuan hori gure zaharren denporan. Nik neuk ezautu, haren ehun-berrehun [biher zittunen] andrioi, etxera ezkondutekue, Otsonekue, ezautu najuan. Pascuala. Baiñe haren aurreko guresuk ez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia