Joxe Urteaga Oria
Zumarraga (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
1926an Zumarragako Eliz kalean jaio zen. Gurasoak Zumarragakoak zituen, eta 8 senide ziren familian. Umetatik akolito hasi zen eta urte dexente egin zituen eginkizun horretan; etxean, denak izan ziren akolito. "Zumarragako trikitixa" izenaz da ezagun. Gaztetan hasi zen soinua jotzen, Kandido Beristain azkoitiarra maisu zuela; eta, gerora, Joxe Migel Ormazabalekin aritu zen. Osaba panderojolea zuen; eta, hasieran, harekin ibili ohi zen erromerietan; geroago, bere anaiekin batera ibili zen, haiek ere pandero-jotzaileak baitziren. Gerra garaian, "infernuko hauspoa" debekatua zegoenenean, hainbat bizipen pasa zituen, baita erromerietan kontu ugari ikusi ere. Disko bat kaleratu zuen 1920ko hamarkadan. Ezkondu eta Zumarragako "casa Legazpin" bizi izan zen. Gerora, gaur egun bizileku duen Secundino Esnaola kalera joan ziren bizitzera, eta 3 alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZMG-031 | 2011 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute