Zumarraga (Gipuzkoa)

Leturia auzoa, lehen

Leturia auzoa, lehen <p>Itziartik Leturiondo baserrira etorri zirenean, Leturia auzoan zer baserri zeuden aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-027-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Itziartik Leturiondo baserrira etorri zirenean, Leturia auzoan zer baserri zeuden aipatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bautista, zuek honea Leturiondoa etorri ziñetenen, hau esan dezu errentan hartu zenduela.
- Bai.
- Hemen auzon, baserri asko zien? Auzo hontan baserri asko? Erdi auzo hontan.
- Bai, baiño, goiko bidean. Hau bakarrik zan, hau bat. Leturiondo.
- Hau bat bakarra zan.
- Bai, Leturiondo.
- Eta, gorago? Beste Leturia batzuk badaude?
- Han dare, oiñ, e, horik erdi hutsik dare, baiño dare Leturin bertan darenak zian lau baserritar, baserritakok.
- Lau bizitza?
- Bai. Ta bestia, hurrengua zan, oiñ´e han dao ba, Leturigoena. Bai, haura´re baserri ona da. Ta geo Leturitarrak, hoik die han. Ta geo goragon zeon, handik etorritako arrazea oin alde inda dare, Kortaberri. Hura azkeneko zeona. Ta oin haik alde ein zuen handik eta baserriya berrittuta dao, eta oin besta batzuk bizi dia. Bai, bean arrazakok, baiño beak. Ta Leturi izena zuenak, lau haiek. Lau, goikoa bost eta hau gaiñea.
- Eta honekin sei.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia