Zumaia (Gipuzkoa)

Lanbide Eskolaren sorrera

Lanbide Eskolaren sorrera Ordura arte normalena oinarrizko ikasketak egin eta ofizioa lantegietan ikastea zen. Baina garapen industrialak langileen trebakuntza eskatzen zuen eta horrela enpresa batzuen laguntzarekin sortu zuten, 50. hamarkadaren hasieran, Lanbide Eskola edo eskola profesionala Zumaian. Alondegiaren eraikinaren lehenengo solairuan zegoen. Sindikatu Bertikalari lagapena egiteko aukera sortu zen, eta hark bere gain hartu zituen gastuak. Eskola doakoa zen. Aurrerantzean, 'Escuela Sindical de Formación Profesional Virgen de Arritokieta' izango zen eskolaren deitura. Hala ere, Ofizialtza Industrialeko titulurik ez zuten ematen, eta Pellok arazoak izan zituen gero Arrasaten industria-maisu ikasketak egiten jarraitzeko. Eskolako zuzendaritza, mesedeetako fraideen eskolako arduradunari eman zitzaion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-112-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ordura arte normalena oinarrizko ikasketak egin eta ofizioa lantegietan ikastea zen. Baina garapen industrialak langileen trebakuntza eskatzen zuen eta horrela enpresa batzuen laguntzarekin sortu zuten, 50. hamarkadaren hasieran, Lanbide Eskola edo eskola profesionala Zumaian. Alondegiaren eraikinaren lehenengo solairuan zegoen. Sindikatu Bertikalari lagapena egiteko aukera sortu zen, eta hark bere gain hartu zituen gastuak. Eskola doakoa zen. Aurrerantzean, 'Escuela Sindical de Formación Profesional Virgen de Arritokieta' izango zen eskolaren deitura. Hala ere, Ofizialtza Industrialeko titulurik ez zuten ematen, eta Pellok arazoak izan zituen gero Arrasaten industria-maisu ikasketak egiten jarraitzeko. Eskolako zuzendaritza, mesedeetako fraideen eskolako arduradunari eman zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia