Pello Etxabe Etxabe
Zumaia (Gipuzkoa) (1946)
Biografia
1946an Patxita Etxezarreta kalean jaioa, guraso biak oikiarrak zituen Pellok. Umetan Ubillos jauregian zegoen mesedetako fraideen eskolara joan zen eta 13 urterekin Alondegian kokatzen zen Lanbide Eskolan hasi zituen ikasketak. Ondoren ikasketekin jarraitzeko aukera sortu zitzaion Arrasaten eta han lortu zituen industria-maisu eta peritutza industrialeko tituluak. Zumaian lehenengo eta Arrasaten ondoren ibili zen lanean erretiratu arte. Orduan, hain zuzen, piztu zitzaion Zumaiako industrializazioaren inguruan ikertzeko grina eta baita horretarako lan-taldea osatu ere, Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroa (ZIIZ) proiektua sortuz. Ikerketa-lan horietan Oikiako historiari buruzko jakinmina ere sortu zitzaion, eta bertako hainbat kontu interesgarri ere aipatu zizkigun elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZUM-112 | 2021 | Zumaiako ahotsak | Haizea Odria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute