Umetako jolasak: erre-erreka, ezkutaketan...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolasak: sokasaltoan, kaniketan, erre-erreka Erre-erreka jolasa nola zen. Ezkutaketan ere aritzen ziren eta etxeetan ezkutatzen ziren. Tren geltokira joaten ziren jendeak botatako txartelen bila eta haiekin ere jolasten zuten.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Azkue Ibarbia - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ZUM-057/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta jolasak eta zeintzuk izaten zian orduan? Soka-saltuan esan dezu…
- Soka-saltuan ta geo erre-erreka´re bai.
- Zer zan?
- Ba, zean jarri, filan, eta batek ertentzen zun saltoka. Eta harrapatzen zuna, hala, eskuak luzatuta. Ta harrapatzen ez zun bitartian, bestiak zeatzen baldin bazun, "libre!", ta danok iges. Bai. Ta geo, "trenadioska" ("Tres navíos"-ka), itxietan exkutatuta, e!
- Zer zan?
- "Trenadioska". Bat zean jarri eta beste danok igesi ta itxietan sartzen giñan. Ta, "badator, badator!". Amak-eta´re orduan asko laguntzen ziguen jolasian, bai, ezkutatzen-ta. Itxe danak guriak zian!
- Eta harrapatzea.
- Harrapatzea. Eta ikusten baldin bagiñun, saltaka jun eta "bat, bi, hiru, lau!", izena esan eta lixto, danak inda. Haidxek zai bestiak harrapatu arte.
- Eta gero hurrenguan beste batek…
- Hurrunguan bestiak. Hala pasatzen gendun.
- Eta gero, ba, o kanikak o…
- Kanikak. Ta geo estazidxoa jun ta billetiak eroitakuak trenetikan hartu ta… Nola esaten zan kuadratutako burnizkua? Oba, oba. Harekin, montoia jarri ta "da!", botatzen baldin bazun zeatu ta danak zuretzako.
- Txartelak.
- Txartelak, treneko billetiak. Estazidxoa juten giñan billetien billa. Bota iten zuen jendiak billetia, ta. Guk billatu eta geo danok billeteka. Ta kanikaka´re bai. Ta zeaka´re bai, trenadioska-ta. Dana!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!