Umetako jolasak: diaboloa, yo-yoa...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-057-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Xabier Azkue Ibarbia - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: ZUM-057/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Jokuak eta dana kalian izango zian?
- Bai, danak: soka-saltuan ta… Oain diabuluakin dabiltza ta txikidxak, baiña bagiñuzen guk´e diabuluak. Badakit. Lehenguan esan nidxon: "Utzi nei diabulua aber badakiten ibiltzen", ta bai, ibiltzen det.
- A, bai, e?
- Bai, bai. Nahiz haundidxo izan ezkeo´re.
- Lehenguak txiki…
- Txikidxaguak. Oso txikidxaguak zian, gorri-gorridxak. Ta geo botatzen giñuzen gora ta. Aittek abilidadia zekan, han sokan hartu atzea ta segi berriz ere.
- Eta hoiek in eiten zian eo erosi…?
- Ez, erosi, erosi. Ez zian iten. Yoyok bai, yoyo geuk iten genduzen. Botoi haundidxak izaten zian orduan […]-ta. Bi botoi juntatu, haridxa pasa, zeatu, josi ta geo jartzen gendun ta yoyo. Hura bai, ez gendukan diruik eta!
- Baiña diabolua bai.
- Diabolua bai.
- Hori erosi.
- Bai, erosi.
- Baiña hori esan behar nizun. Orduan, holako jugetiak-eta erosteko diruikan-ta…?
- Ez zan izaten, baiña nik banun behiñik-behiñ diabolua.
- Herentziyan o baten batek…
- Aillegatu zan itxea! Bai.
- Ta hori´re kalian.
- A, bai, kalian. Gure prazuela, uaindikan Calle Marin daon prazuela horretan… Jesus, zenbat [saltaka]...!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!