Zumaia (Gipuzkoa)

Herriko karlistak preso hartu zituzten udaletxean

Herriko karlistak preso hartu zituzten udaletxean <p>Udaletxea hartu zuten eta herriko karlista guztiak atxilotu zituzten. Dudakoak ziren "txaperoak" (udaltzainak) eta mikeleteak desarmatu egin zituzten. Frantziatik etorri zenean, atxilotuta egon zirenetako askok eskerrak eman zizkioten ondo portatu zirelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-054-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Udaletxea hartu zuten eta herriko karlista guztiak atxilotu zituzten. Dudakoak ziren "txaperoak" (udaltzainak) eta mikeleteak desarmatu egin zituzten. Frantziatik etorri zenean, atxilotuta egon zirenetako askok eskerrak eman zizkioten ondo portatu zirelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta karlistak orduan salon de plenosen?
- Karlisten zea, hasi zian, ba, hoidxek´e ibiltzen pistolakin ta entrenamentuan-ta´re, ya jakiten gendun gu zein. […] gendun, ta detenitu genduzen.
- Eta lista hori zeiñek in zun lista hori? Edo nundik atea zenuen?
- Geuk iten gendun. Guk eiten genduzen hauek danak.
- UGTn?
- UGTn ez, aiuntamientotikan.
- A, karo, republikanuak.
- Ta txaperuai, txapero faxistak´e bazeben. Desarmatu in genduzen! Bai, bai. Ta mikeletiak´e bai, bat baiño gehio. Ez zianak konfiantzakuak…
- Eta zenbat egunian izan ziñan…
- Hor? Ba, ez dakit, sartu zian arte. Nazionalak sartu zian arte eon zian hauek danak deteniuta hor goian. Ta Frantzitik etorri nitxanian, batek baiño gehio hauetakuak eskerrak eman zian nei ondo portatu giñalako. Bai, bai. Apeztegi ta [Pafus] ta. Hoidxek eskerrak eman zien nei, klaro, hoidxek defenditu eziñik ibili giñan, ta! Detenitu bai in genduzen, baiña gero hoidxek defenditu eziñikan, hoidxek gorde eziñikan anarkistetatik eta. Eskerrak ematen zizkien nei.
- Hildakorik eta izan zan?
- Ez!
- Zumaian?
- Ez, Zumaidxan ez. Bueno, hil zuen bat, baiña guk alde in ta gero-eo, ya ebakuazidxua in da geo-o. Paolen billatu zuen baten bat hilda. Ez, guk ez gendun iñor zeatu, iñor gaixki hartu. Kate motxetik eamaten zidxoen, ta hantxe, danak hantxe euki bakarrikan, ta bijilatu ta. Nazionalistak etorri zian, eun batzuetan eo eon zian dudan, ta ya geo, laguntzakin, bi zeak eoten zian txandan: zentinelak o guardidxa, […] zana.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia