Zumaia (Gipuzkoa)

14 urterekin astilerora lanera

14 urterekin astilerora lanera <p>Jesus 14 urterekin Balenciaga astileroan lanean hasi eta bertan egin zuen bizi osoa. Orduan 14 urterekin hasten zen jendea lanean normalean, baina gazteago ere egiten zituzten lantxoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-024-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jesus 14 urterekin Balenciaga astileroan lanean hasi eta bertan egin zuen bizi osoa. Orduan 14 urterekin hasten zen jendea lanean normalean, baina gazteago ere egiten zituzten lantxoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero lan in zendun astilleruan?
- (Jesus) Bai.
- Urte asko?
- (Jesus) Bai. Hantxen hasi nitxan ta hantxen bukatu’re.
- Zenbat urtekin hasiko ziñan? Gazte-gazte hasi ziñan? Hamalau urte?
- (Jesus) Bai.
- Zu’re bai?
- (Akelino) Bai, nik’e hamalau urte.
- Bixok?
- (Akelino) Ni gutxi ibili nitzan. Geo ya igeltzeritzan hamabost urtekin o ez dakit ze hasi nitzan.
- Eta zu, ostera, Astilleruan beti?
- (Jesus) Bai.
- Zenbat urtekin hasten zan lanian eta?
- (Jesus) Hamalau urtekin, baiña askotan "Hi, etorriko al haiz hau itea?", ta.
- Gaztio’re bai batzuk, ez?
- (Akelino) Hamahiru ezkeo batzuek hasten zian, pintxe. Itxetikan, izaten da, ba, zeoze jateko baldin bada’re.
- Eta ze astillerotan hasi ziñaten?
- (Jesus) Astilleros Balenciaga.
- (Akelino) Ta jubilatu’re bai!
- (Jesus) Hamen hasi nitxan, ta geo hara.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia