Elgoibar (Gipuzkoa)

Debako astilleroan egindako merkantea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-030-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Barku handia zen Deban egin eta itsasoratu zutena, inguruetan inoiz ikusi gabekoa. Astilleroa non zegoen. Arrantzarako ontziak egiten zituzten normalean bertan, baina hau berezia izan zen. Merkantea zen, beleroa eta 4 poste altu zeuzkan beren belarekin. Posteak eta bela haundi horiek Zumaian jarri zizkioten. Lehenbiziko bidaia Kubara egin zuela azukretara ontzi horrek entzun zuen Juanitok. Europan gerran zeudenez, arriskutsua zen itsasoan ibiltzea.

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia