14 urterekin astilerora lanera
Jesus 14 urterekin Balenciaga astileroan lanean hasi eta bertan egin zuen bizi osoa. Orduan 14 urterekin hasten zen jendea lanean normalean, baina gazteago ere egiten zituzten lantxoak.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko otsailaren 06a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ZUM-024/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Ontzigintza
Transkripzioa
- Eta gero lan in zendun astilleruan?
- (Jesus) Bai.
- Urte asko?
- (Jesus) Bai. Hantxen hasi nitxan ta hantxen bukatu’re.
- Zenbat urtekin hasiko ziñan? Gazte-gazte hasi ziñan? Hamalau urte?
- (Jesus) Bai.
- Zu’re bai?
- (Akelino) Bai, nik’e hamalau urte.
- Bixok?
- (Akelino) Ni gutxi ibili nitzan. Geo ya igeltzeritzan hamabost urtekin o ez dakit ze hasi nitzan.
- Eta zu, ostera, Astilleruan beti?
- (Jesus) Bai.
- Zenbat urtekin hasten zan lanian eta?
- (Jesus) Hamalau urtekin, baiña askotan "Hi, etorriko al haiz hau itea?", ta.
- Gaztio’re bai batzuk, ez?
- (Akelino) Hamahiru ezkeo batzuek hasten zian, pintxe. Itxetikan, izaten da, ba, zeoze jateko baldin bada’re.
- Eta ze astillerotan hasi ziñaten?
- (Jesus) Astilleros Balenciaga.
- (Akelino) Ta jubilatu’re bai!
- (Jesus) Hamen hasi nitxan, ta geo hara.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!