Zumaia (Gipuzkoa)

Praktikoa eta talaieroa; faroaren funtzioa

Praktikoa eta talaieroa; faroaren funtzioa Aitona urte askoan izan zen Zumaiako praktikoa. Portu guztietan egoten ziren praktikoa eta talaieroa. Talaieroaren lana itsasontziei abisua ematea izaten zen. Itsasontziarekin portura sartzerakoan hartuta zeukaten gutxi gorabehera noiz eta nola komeni zen sartzea. Faroaren funtzioa: argi seinalearen arabera zein herritan zauden jakin dezakezu gauez. Kosteroak kostarik kosta joaten ziren seinaleen arabera gidatuz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-024-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitona urte askoan izan zen Zumaiako praktikoa. Portu guztietan egoten ziren praktikoa eta talaieroa. Talaieroaren lana itsasontziei abisua ematea izaten zen. Itsasontziarekin portura sartzerakoan hartuta zeukaten gutxi gorabehera noiz eta nola komeni zen sartzea. Faroaren funtzioa: argi seinalearen arabera zein herritan zauden jakin dezakezu gauez. Kosteroak kostarik kosta joaten ziren seinaleen arabera gidatuz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta aittaitta, orduan, praktikua zan.
- (Jesus) Bai.
- Eta urte askuan ibili zan hamen praktiko?
- (Jesus) Urte batzuk in zitun, bai.
- Eta hori, praktikua, ze izaten zan, portu guztitan izaten zan praktikua?
- (Jesus) Danetan.
- Getaixan ta…
- (Jesus) Danian, danian. Ta talaixero’re bai.
- (Akelino) Talaierua izaten zan, itsaso txarra zeonian-ta, han puntan nola dao, Paolen badao han txabola txiki bat o, han eoten da talaierua bandera batekin. Ta honela hau, ta eoteko esaten ziyon barkuai.
- (Jesus) Seiñalia jarrita ta…
- (Akelino) Ikusten zunian bazatorrela, itsaso haundiya bazatorrela, honela. Ta ya hura lagatzen zunian, orduan ematen ziyon entrada.
- Hori, baiña, kargako-ta barkuentzat, ez?
- (Akelino) Baita guri’re! Txalupa txikiyai’re!
- (Jesus) Bai, bai!
- (Akelino) Guri’re bai, txalupa txikiyai’re. Han zai-zai eoten giñan, ta jenealian, zazpi olatu izaten dia txarra danian, zazpi etortzen dia. Zazpigarrenguan ya barroa. […] beste tanda etorri baiño leheno, benga, jota…
- (Jesus) Geo, geu bakarrik bagiñan, [Isustar] esaten zixeun, saliente bat, han eoten giñan. Ta han ertentzen zunian, han ikusten zanian zea, barealdixa, abante, barroa. Osea, bazeben bere…
- Bai, ez? Ya hartuta.
- (Akelino) Bi zian: bestia Malparaje, hemen, Itzurungo saliente hortan, hor zan bestia. Bi hoietan […] baldin bazan, aguanta.
- (Jesus) Aguanta, eon hantxen, hantxen eon.
- Eta nola zun izena honek, banderakin eta ibiltzen zana?
- (Jesus) Talaixerua.
- Eta farua ta?
- (Akelino) Farua aparte zan.
- Faruak laguntzen zun…?
- (Akelino) Ez, faruak ez du ezer’e laguntzen.
- (Jesus) Gabaz.
- (Akelino) Kontraseña bai hori bere argiyakin ta hori, baiña gu ez giñan ibiltzen.
- (Jesus) Zuk honea sartu nahi bazu… Zabez kanpuan, ta hiru milleta ikusten dezu zea, farua. Ta zenbat botzan ditxun, bi motz ta luzia botatzen dunian, Zumaikua da.
- (Akelino) Zumaikua dan o Getaikua dan.
- (Jesus) Bi ta bat, hiru ta bat, ta…
- Eta nola da, Zumaikua nola da?
- (Jesus) Bi ta bat. Bi ta luze bat.Ta geo duda baldin badakazu, ba, tabla (balear): ikusi, ireki ta, "koño! Hemen, bi".
- Eta Getaikoa nola da, badakizue?
- (Akelino) Bai, hark’e ez dakit, hiru o bi… Bi ta bi o… Uste det iguala zuela biyak.
- Eta hori beti horrela da?
- (Akelino) Bai, bai, bai. Hori, liburuetan, seiña hoiek, patroiak danak dazke.
- (Jesus) Kanpoa pixkat ertentzeko, kanpoa erten nahi baldin bazu, estranjeroa, Inglaterra o horrea, beste runbo bat hartu bihar dezu. Baiña hamen, sasoi hortan juten ziñan Gijona, Musela, Galizin, kosta hori dana, kostero horreatik deitzen dixoe. Kostatik juten zian Paola, zenbat ematen xun jakiñez: "dan-dan-dan! Matxitxakon gatxibez!" "Dan, dan, dan! Suances!". Kostero horreatik deitzen zixoen, "costeando" ibiltzen zialako.
- Beti kosta ikusten.
- (Jesus) Bai, ba.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia