Zumaia (Gipuzkoa)

Antzerkiak batzokian gerra aurretik eta luistarrek gerraostean

Antzerkiak batzokian gerra aurretik eta luistarrek gerraostean <p>Batzokian antzerkiak ere egiten ziren. Berak zarzuela tipoko antzerki batean parte hartu zuen, baina ez zuen paper berezirik. Jende askok hartzen zuen parte eta harrera oso ona izan zuen. Euskaraz zen antzerkia. Antzerki honen inguruko azalpenak. Antzerkia gerora egin izan du zaharren etxean. Gerra ondorenean luistarrek ere egiten zituzten antzerkiak, baina gaztelaniaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batzokian antzerkiak ere egiten ziren. Berak zarzuela tipoko antzerki batean parte hartu zuen, baina ez zuen paper berezirik. Jende askok hartzen zuen parte eta harrera oso ona izan zuen. Euskaraz zen antzerkia. Antzerki honen inguruko azalpenak. Antzerkia gerora egin izan du zaharren etxean. Gerra ondorenean luistarrek ere egiten zituzten antzerkiak, baina gaztelaniaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta dantzekin eta batera, antzerkiya, ez?
- Ta geo antzerkidxak iten zituen, bai. Antzerkidxak, bai.
- Eta hor’e ibili ziñan zu, ez?
- Antzerkidxan ez, han ez. Ni ibili nitzan antzerkidxan, oain zea, oaintxe hamar-hamabi urte.
- A, geo?
- Geo antzerkidxan, zean, […].
- Baiña leheno ez.
- Leheno ez, ez nitzan behiñ’e zeatu. Bai, bat in nun zean, baiño montoikua nitzan. Porke zan zarzuela bezela, o. Ez, "Soy la […]" izena zun. Hura in zan… Jende asko dao, kanpotik etorri zan gaiñea, e! Oso hotel ederra zan! Amaia, nola hor, Amaia, lehenoko Amaia plazan? Hotel Amaia nola zan? Hor teatrua zeon, zinia zeon hor. Ba, horko teatruan, horko nausidxa, donostiar bat zan, nazionalista zan. Harei’re rekisatu in zidxoen. Habek tranpa inda, ezin zien jarri habek itxia horrena, e!, hotelena, e! Eta hortxe in zan zea bat, teatro bat, "Soy la […]". Oso, ni ez naiz asko akordatzen, baiño sorgin bat’e bazan lehidxuan ertetzen zuna eta geo arkumia’re bazan. Eta gu behian geunden, egun batian behintzat behian gabela, arkumia urtan, uretan sartu zan, arkume txiki bat zan, klaro, arkume txiki batek erten zun. Baiño oso, izugarrizko exitua euki zun, ta behalaxen gerra etorri zan ta kito! Ya kito!
- Eta antzerki hori euskeraz zan?
- Bai! Euskeraz! Bai!
- Orduan bazeon afiziyua antzerki…
- Bai, bai, bai, bai. Antzerkidxa bai, asko. Ta geo, geo, oseake gerrako, bueno, zean, geo, zean, zentro, zea, Luisetakuak iten zituen zeak, antzerkidxak. Baiño haidxek ya izaten zian gizasemienak. Hura, hura zeatu zan, han iten zuen hoidxek, bueno, ya, nik’e orduan ya eukiko nitun ya hamazazpi urte o, hemezortzi igual. Zea, nola dao, nola jartzen ditue pinturak eta hor behian? [Alondeidxa] esaten giñoun. Hor, hor goiko pixuan zeon teatro bat eta han iten zian Luisetakuak.
- Baiña ya hori gizasemiena.
- Ta hori ya gizasemiak iten zuen.
- Erderaz.
- E?
- Erderaz.
- Bai, erderaz.
- Gerra, gerra ondoren.
- Gerra ondoren, bai. Orduan ez zuen lagatzen euskeraz. Ez zuen lagatzen euskeraz hixketan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia