Motorrak egiten zituzten lantegian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-022-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Motorrak osorik egiten zituzten lantegian eta fundizioko lanak ere bertan egiten ziren. Ziurrenik piezaren batzuk ekarriko zituzten kanpotik, baina gehiena bertan egiten zen. Lantegia Kantauri plazan zegoen. Bertan zeuden beste lantegi batzuen inguruko azalpenak.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: ZUM-022/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Ontzigintza , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Urola Kostako lantegiak
Transkripzioa
- Eta motorrak? Oso osorik iten zian bertan?
- Bai, han osoikan. Montatu o piezak iñ’e bai?
- Eta fundiziyuan iten zian, baita. Baiño baten batzuk igual ekarri ingo zituen. Bai, zeak ekarri ingo zituen, hor ez zian iten dan-danak. Zer dia hoidx ek? Zea batzuek badia, ba, hola, elektrikua o zea, bai, danak ez. Oseake, iten zan "lo más bulto".
- Bai.
- Balbulak eta, gauza hoiek danak iten zian.
- Bertan in ta han montatu.
- Bai, montatu, bai.
- Eta normalian…
- Baiño geo tokin batzuetan eukiko zituen noneonon iten zixkoenak gauza, pieza batzuek. Beaidxek, errazo da beti’re etorri ta, baiño…
- Eta nun zeon?
- Hori?
- Yeregi Hermanos?
- Oain nola zea, Kantauri… ezautzen dezu Kantauri plaza? Ezautzen dezu? Ba, horixen.
- Hori zan, bertan?
- Hori zan, ba, ta barkuak hemen erridxuan eoten zian. Bueno, bakizu, hor aurrian, Kanta…, itxe hoien aurrian!
- Eta…
- Ta geo bestia zan, beste fabrika aldamenian […] zan. Hark zeak iten zitun, makinak. Hola, fresadorak eta tornuak eta makinak iten zitun hark.
- Bertan, plazan.
- Aldamen… Bai, bai, plaza horretan. Oseake, hoiek danak dia.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!