Itsasoko urari algen ura gehitzen zioten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-021-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 30a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ZUM-021/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Eta ooldiya o esan dezuna…
- Ooldidxa.
- …nundik ateatzen zan?
- Haitzetik.
- Baiña nola, nola jasotzen zan? Sariekin o?
- Ez, ez, ez, ez, ez!
- Eskuz, o?
- Ez, ez, ez! Hara, gure aittak hori zea bat hartzen zuen, bere… ohitura zuna! Mediko batek esan ziyon urtiakin, "Joakin, está usted trabajando al revés". "¿Por qué?" gure aittak, eta "Porque en la peña he visto yo unas algas que son maravillosas". Ekarri giñuzen, ta hala da, hala zan. Eta, esaten dizut ba, hemen Hotel Amaia zan, Hotel Amaia beteta eoten zan. Ta jende asko juten zan. Hala hasi giña ooldi haidxekin, eta primeran. Gaur´e billatuko nuzke nik haura asko!
- Eta nola hartzen zun, ooldiya ta, nola ta noiz hartzen zun?
- Itsasuan haitzak ekartzen zun. Iten zitzakon, belarra iten zakon bezela, eta orduan, ra! ebaki eta otarrea, ra! ebaki eta otarrea. Ta geo, itxea etorri o gora jun, egosi eta haren hura beltzakin zeai, zeai eman, baiñu beruai eman.
- Bel-beltza ura?
- Bel-beltza. Hura gorputzai ematen zitzakon.
- Eta ooldiya zer zan, beti klase bakarra, o? Edozeiñek balio du, o?
- Ez, ez, ez! Danak ez due balidxo! Espresamente ooldidxa, gaur´e billatuko nuzke nik! Baiña nik, "nanai de la China"!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!