Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaia beti ontzigintzari lotuta

Zumaia beti ontzigintzari lotuta <p>Zumaian egurreko 3 astilero eta txapako bat (Balenciaga) zeuden. Itsasontzi ugari egiten ziren Zumaian. Betidanik egon izan da Zumaian lan horrekin lotura, aurretik ere Beduan ba omen zen astileroa eta. Motorrak ere bertan egiten ziren (Unanue eta Yeregi). Garai batean motorren eskaera handia zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaian egurreko 3 astilero eta txapako bat (Balenciaga) zeuden. Itsasontzi ugari egiten ziren Zumaian. Betidanik egon izan da Zumaian lan horrekin lotura, aurretik ere Beduan ba omen zen astileroa eta. Motorrak ere bertan egiten ziren (Unanue eta Yeregi). Garai batean motorren eskaera handia zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba lana pranko in deu! Lana ta lana ta lana! Barku berridxak iten.
- Eta kuriosua da, gaiñea, beste herri guztietan, arrantzaliak izan, baiña Zumaian arrantza gutxio, baiña barkuak konpontzen ta astilleruak eta onenak Zumaian.
- Zumaidxan zeben Beduan astillerua, hamen Balentziagako onduan Zacarias deitzen zitzakona, bigarren astillerua ta gu, hiru astillero egurrezkuak. Eta txapezkuak Balentziagan lau astillero. Hiru egurrekuak eta bat txapezkuak. Hamen barkua kantidadian iten zan. Baiño kantidadia. Beduan in dia barkuak! Jesus! Ta…
- Eta, zergaitik dauka istoriya hori Zumaiak? Hau da, hainbeste astillero ta…
- Halakotxia zan Zumaia?
- Beti izan da?
- Zumaia beti izan da…
- Aitta ta aittitan partetikan, ta…
- Geo Beduan ta´re izan behar zuen astilleruak leheno. Gu baiño, gu jaidxo baiño askoz leheno. Zumaia beti izan da barko asuntuetakua, ta motorrak´e iten zian, Unanue, Karmelo Unanue, hamen bertan, uaiñ´e etxiak iten ai dia. Bestia Yeregi, famosua zan Yeregi´re. Ta motorrak famosuak zian Zumaiko… Cuarenta y nueven Euxebio Mundo zan buru iten zuna, Euxebio Mundo deitzen zitzakon. Euxebio Yeregi zan, baiño Mundo, Euxebio Mundo. Kañoia jarri beharko zala jendia bialtzeko, atea etortzen zan jendia, cuarenta y nueven. Jende… motorren atzetik, motorren… motorren billa ta… abasto eman eziñ! Kañoia jarri beharko zala atian jendia bialtzeko. Euxebio Mundok.
- Bai, bai.
- Bildurgarridxa, bildurgarridxa zan. Ta Zumaia izan da itsasokua, baiña haundidxetakua, haunditakua. Jendia dedikatzen zan dana-dana motorra, dana barkua, dana barkua.
- Dana, ezta? Bai astillerua, motorra ta…
- Pentsa zazu, hiru astillero egurrezko ta txapezkuak lau, lau astillero. Ta motorrenak famosuak, Yeregi´re famosua ta Unanue´re bai, Karmelo Unanue. Bidxak zian motor famosuak.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia