Zumaia (Gipuzkoa)

Itsasontzia egiteko prozesua

Itsasontzia egiteko prozesua Barkoa oso-osorik egiten zuten. Eskaera egiten zuenak zehazten zien zein neurritakoa nahi zuen eta planoa ere beraiek egiten zuten. Killa egiteko eukaliptoaren egurra erabiltzen zuten, baina beste zatietarako haritza. Barkoa egiteko prozesua; lehenbizi armazoiak ("costillas") egiten ziren. Lan handia zuen itsasontzia egiteak. Egurra inguruko herrietatik ekartzen zuten. Lasa zen ezaguna orduan eta harekin ibiltzen ziren. Egur kamioikadak behar izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Barkoa oso-osorik egiten zuten. Eskaera egiten zuenak zehazten zien zein neurritakoa nahi zuen eta planoa ere beraiek egiten zuten. Killa egiteko eukaliptoaren egurra erabiltzen zuten, baina beste zatietarako haritza. Barkoa egiteko prozesua; lehenbizi armazoiak ("costillas") egiten ziren. Lan handia zuen itsasontzia egiteak. Egurra inguruko herrietatik ekartzen zuten. Lasa zen ezaguna orduan eta harekin ibiltzen ziren. Egur kamioikadak behar izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek hasi ta estruktura guztia ta, zuek eiten zenduen?
- Guk barkua dana… Diferentiak izaten zian. Batzuek luzio, bestiak zabalo, bestiak ixtuo, bestiak… dana! Geuk iten genduzen zeak eta dana, planuak eta danak.
- Eta zuek neurrira, o beaiek esandako mouan?
- Beaiek esandakoa! Beaiek esandako neurrira!
- Hau luziaua ta…
- Luzia ta zabala, ta altura. Ta egurrak ekartzen genduzen, ba, killa izaten da luzia, behi-behian juten dana, kanpuan. Eta hori jeneralian eukaliptuak ibiltzen gendun asko. Ta geo, bizkarrezurra bezela beste bat eamaten du barruan, armazoiak, eta geo barruan eamaten du beste bizkarrezurra bezela, egurrezko beste pieza, ta haidxek danak, metroko holako tornillo haundidxakin amarrauta, behetik gora sartuta. Arrastaka ibilli gea… bueno!
- Hasteko, hori zan lehenengo bizkarrezurra ta killa ta, edo?
- Bueno, aurrena iten zian armazoiak. Armazoiak dia, ba, erderaz, "costillas".
- "Costillas", bai.
- "Costillas". Ta armazoia deitzen zitzakon. Ta hoidxek iten zian bi pusketan, kurbak, kurba izugarridxa, bakizu nolako kurba dakan zean, kostauan?
- Bai.
- Eta egurra ekarri behar izaten zan kamioitan. Kamioika egurrak bildurgarri menditikan. Ta okerrak, oker-oker-okerrak´e bai, asko. Ta geuk, geuk ebakitzen genduzen bertan serrakin. Serra´re bertan gendukan karruakiñ, ta geuk ebakitzen gendun behar zan neurridxan, zabalian. Ta geo zepilladoran ta pasa, ta prepaatu, eta lana ematen zuen… beno! Ta ziento… ehun ta zenbat milla peztan? Gutxidxan iten zian barkuak eta zenbat ordu ta zenbat lan! Ta geo, barruko piezak eta zeatzeko, doblatzeko, zea bat zeon, kaldera bat urena. Han berotu iten zian…
- Egurra?
- Egurra. Eta batetik hamabost metroa igual luze. Pixua kristona! Ta gaiñetik berua! Inpernuan bezela!
- Han muitzeko!
- Hura hartu bizkarrian: batetik pixua aguantatu ezin, ta gaiñetik berua! Irekiten eondako egurra, zeatio doblatu in behar zan barruan ta!, barkuan barruan. Oso lan gogorra astillerokua.
- Eta egurra zan, eukaliptua esan dezu?
- Eukaliptua luzia, luzietako. Baiña bestela jeneala ibiltzen genduna armazoitan dana haritza, "roble", haritza.
- Eta hemendik? Hemengo…
- Hamen inguruetatik. Hamen inguru danetatik. Bateko zea aldetik… Zean baiño gehidxo, Azpeiti aldeko mendidxetan ta… Lasa zan orduan famosua, Lasa. Lasa bat solterua Matxinbentan bizi zan ta bestia ezkondua hamen, Lasaon. Taberna´re bazekaen, Lasa. Horko, horrekin ibiltzen giñan asko, Lasakin. Baiña kamioikak eta kamioikak, e! Ez bat eta bi, e! Barko bakoitzak… puf!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia