Zumaia (Gipuzkoa)

Franco hil zen gauean 20 kilotik gora angula

Franco hil zen gauean 20 kilotik gora angula Angulatarako garaia; berak San Migeletan ere harrapatu izan ditu. Gaur egun asko galdu da angula. Berak gau batean (justu Franco hil zen gauean) 20 kilotik gora angula harrapatu zituen, ufalak egin ostean urak dena beherantza arrastatu zuenean. Angula gehiena Eibarko Txaltxa jatetxera saltzen zuten. Biberoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angulatarako garaia; berak San Migeletan ere harrapatu izan ditu. Gaur egun asko galdu da angula. Berak gau batean (justu Franco hil zen gauean) 20 kilotik gora angula harrapatu zituen, ufalak egin ostean urak dena beherantza arrastatu zuenean. Angula gehiena Eibarko Txaltxa jatetxera saltzen zuten. Biberoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta noiz da garai ona? Ointxe izaten da, ez?
- Ba, San Migeletan ta, urte batzutan harrapatzen zan hor.
- Bai, e? Setienbrian?
- Bai, bai. San Migeletan harrapauta nitxiok egun batian presa ondoa jun ta bi kilo angula.
- Joño!
- Oain, oain gutxi dek.
- Galdu in da, ez?
- Beno, igual etorriko dek berriz´e, zeatu aldiya.
- Bai, laga ezkero, ez?
- Nik gau batian hogeita gehio kilo angula harrapau nixkin.
- Bai?
- Bai. Baiña orduan banitxan angula zeona ta juten niñun presa ondoaiño ta eunero bi o hiru kilo angula harrapau. Ta geo etorri hittuan ujal haundiyak ta jota erriyuan zea guztiyak dana behera arrastau ziyen, zea aldea ta, Bedua aldetikan beherako zea hortan, hor ura zeatzen danian han, nunbaitt han gelditu ta, geo zean, hor uren argitzea […], jata bazterrian […] alde batea ta nahiz bestetikan […]. Bai. Hartu ta ra! bat, ra- ra! bat, ...
- Harrittuta, ez?
- Berrogeita hamar bat o ziento bat igual kalada batzutan!
- Bai, e?
- Bai. Baiña halakuak gutxi.
- Normalian pare bat kilo, eo…
- Bai.
- Eta angulekin gero saldu iten zian?
- Hoixe!
- Nora, ba?
- Guk Eibarrea saltzen giñun gehiena.
- Eibarrea?
- Txaltxa, Saltxa o…
- Bai.
- Zea horrena.
- Restaurana.
- Bai. Restauran horta.
- Eta zuek eramanda, eo? Zuek hara jun ta han salduta?
- Ez! Beak eskatzen ziyen. Ta guk biberuan euki zea, angulak, ta beak eskatzen ziyen eamateko honenbeste kilo ta, bezperatikan, ta hartu, trenian jun ta eman ta.
- Bizirik gorde egun batzutan, ta…
- Bai, ba. Biberuan zeatzen.
- Ta biberua nun zenuten?
- Bat han behien, geo autopista… hauek puskatu zien ta. Hemen […] beste bat, eta. Ura zeon tokiyan.
- Eta Xabierrek esan zian, Franco hil zan gabian […]?
- Ordun, ordun nun, ba, manifestaziyuan erten ziala, lanak!
- Ordun izan zan?
- Bai. Ta aurreko bi egunetan ujal haundiya. Ta jun ta batez. Ta manifestaziyua erten Franco hil zan gauian danak.
- Orduan izan zan hogei kilo harrapatu zenduna?
- Hogeita gehio kilo.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia