Eskolatik irten eta organoa ikastera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
12-14 urterekin hasi zen musika ikasten. Eskolatik irten eta irakaslearen etxera joaten zen. Sarritan gogo gutxi izan arren, ikasi egin zuen. Umeen artean bera aukeratu zuten organoa jotzeko, norbait behar zela eta.
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ZUM-012/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Aisia » Kultura » Musika
Transkripzioa
- Eta horrela, hutsetik, hain… hamabi hamalau urtekin hasiko ziñan ikasten, ez?
- Bai, hamabi, hamar. Eskolan nabillen arte hasi giñun musika zeatzen ta eskolatik ertendakuan hara, zea […], Pagola aldea. Han bizi huan zea, organista, eta hara. Ondo ziok.
- Eta erreza al zan?
- E?
- Erreza? Edo asko kostata, edo?
- Askotan gogo haundiik´pe bai majiña bat aldiz!
- Eta etxian, aittak eta amak eta, ze esaten zuen?
- Ze esango […], ezer ez aittek!
- Baiña nahi zuen?
- Hoixe!
- Nahi zuen zuk…
- Hoixen, hoixen nahi zuela! Baten bat behar zala ta ordun jende asko zitxion ta mezan kantatzeko ta zeatzeko ta.
- Ba, ume guztien artian zu hartu izan…
- Bai, ba! Ordun zeatzeko basarritarra o zeatzeko ta, ni nitxion zeatzeko moun, zea, maiorazgo bezela bertan segitzeko…
- Karo.
- … noronor, ta ni zeatu behar. Beste batzuk…
- Zu aukeratu.
- … kanpoa jun behar zianak haiek […] zean? Ez, haiek ezin sartu.
- Eta horreatik sartu ziñan zu, orduan, maiorazgua ziñala.
- Bai. Hoixen, maiorazgua nitxalako.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!