San Migelgo eskola
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2007(e)ko azaroaren 02a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ZUM-012/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta… eta zu orduan txikitatik Gorostiagan beti bizi…
- Bai, bai.
- Eta eskolara ta nora juten ziñaten?
- San Migela.
- Bertan zan, eskola bertan zan.
- Hoixe. Oain dao, hantxe dao, oaindio hor ziok.
- Taberna-ta ta…
- Ez, ez, ez. Sarreran exkerreta nola dao zea […], hua eskola dek, bere eskuduakin ta zeakin ta dana. Hor, hor daon, hogeitaka… hori in zanian, hogeitaka lagun [eukitzen] zituen eskolan.
- Bai, e?
- Hamasei baserri ta dana, jende guztiya danak horrea etortzen hittuan ordun.
- Ume asko!
- Bai ba, danak. Ta gurian´e, guk´e, gurek baitta, gure alabak’e hor ibili dittun zean. Nik´e bost, ta gehienak hor ibili hittuan. Ta geo hor zeatu zanian, saldu zanian eo, batzuk alde in ziyen […] ta karo, hor ziok geldiuta…
- Eta…
- …oain bota in behar duela ta.
- …noiz ein zian eskolak? Zuen denporan?
- Bai!
- Errepublikan, o?
- Bai. Ni lehenengo, apaiza huan zea, […], nola zan zea? Famatu hua… Akordatu […] batian!
- Ba, bardin da.
- Ta haekin hasi nun eskolan ta komuniyo txikiya´re bai, haekin. Ta geo, etorri huan Don Joakin, ta hua han ai giñala ein ziyen zea, eskola hori, Diputaziyuak in zin.
- Justo gerra baiño lehentxuo, ez?
- Bai, bai… Ez! Bai, gerra baiño lehen, bai, izango zan, bai.
- Treinta y cinco, o…
- Bai, gerra baiño lehen, gerra baiño lehen, bai.
- Eta ordun, bertako ume guztiyak eta bertara.
- Danak, hoixe, hogeita gehio. Zea danetan zan bost-sei seme-alaba, baserri danetan.
- Baserri bakoitzian. Eta ze ikasten zan? Ordun, e, ze ikasten zan?
- Ze ikasi huan hamalau urte arte? Hamalau urtekin, fuera!
- Sumar ta…
- Sumar ta restar ta multiplicar ta dividir ta…
- Lau operaziyuak eta…
- Geo hortik gorakoik…
- Irakurtzen ta…
- Bai. Raiz cuadrada ta zea ta hoiek´e jardutzen giñun ikasten, baiña…
- Eta idazten, eskribitzen?
- E?
- Eskribitzen ta?
- Hortxe eskribitzen, esan dizut, bai.
- Eta, gustora juten ziñan eskolara?
- Danak! Ze erremeio!
- Edo nahio baserriyan egotia?
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!