Zumaia (Gipuzkoa)

Aitarekin hasi zen arotz-lanetan

Aitarekin hasi zen arotz-lanetan Bera arotza da eta barku handietako arotz-lanak egin izan ditu: zubiak, kamaroteak… Aita ere arotza zen eta beste lan batzuk egin ostean sozio batekin hasi zen arotz-lanetan. Ze baldintzatan lan egiten zuten. Sozioarekin banatu eta Bizente eta anaia aitarekin hasi ziren lanean. Hasieran denetariko lanak egiten zituzten, bai lehorrean eta bai barkuetan. Aitari ez zitzaizkion asko gustatzen barkuetako lana dirurik ez eta nekez ordaintzen zutelako, baina berari hori gustatzen zitzaion eta aitak uztean hortara bideratu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera arotza da eta barku handietako arotz-lanak egin izan ditu: zubiak, kamaroteak… Aita ere arotza zen eta beste lan batzuk egin ostean sozio batekin hasi zen arotz-lanetan. Ze baldintzatan lan egiten zuten. Sozioarekin banatu eta Bizente eta anaia aitarekin hasi ziren lanean. Hasieran denetariko lanak egiten zituzten, bai lehorrean eta bai barkuetan. Aitari ez zitzaizkion asko gustatzen barkuetako lana dirurik ez eta nekez ordaintzen zutelako, baina berari hori gustatzen zitzaion eta aitak uztean hortara bideratu zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nere ofizidxua, ni arotza izan nauk. Ta nere ofizidxua beti izan dek arrantzako ontzidxak barruko lanak iten. Bai arrantzakuak, ta kargeruak’e bai, barku haundidxak. Ehun metro. Hamen Zumaian [in gitian] barku batzuek, ez zekit, zortzi o beatzi, beatzi, larogeita hamasei metrokuak. Baiña hoidxek ditxuk kargeruak. Ta gure ofizidxua horixe izan dek beti. Zea, barkuko barruko lanak: kamarotiak eta puentiak eta zubiak eta zea danak, […] eta.
- Hori’re pixkat kontatu [bihar diazu], arotz-kontuak eta… Hasteko, nola, nola hasi ziñan, familiako kontua zan? Edo, nola hasi ziñan arotz…
- Bai. Bai, bai, bai. Oseake, nere aitten bittartez. Nere aitta huan sozidxo beste batekin. Ta, esaten diat ba, oseake gure aitta etorri huan, Madriden-ta ibili huan, txatarrero-ta ibili huan. Berez arotza huan. Madridetik etorri huan ta sozidxo jarri huan beste batekin. Ta orduan itxeko indarra bihar izaten huan eozer gauzatako. Zeaik’e ez ziuan, argiik’e ez ziuan. Gabeko hamabitan ta hasten hitxuan lanian indarra aprobetxatzeko. Ta... eske ditxuk ixtori batzuek... ezin leike esplikatu! Postura hartan lan itia, nola in zeikien lan hoidxek!
- Gaur egungo jentiak ezin sinistu.
- Ez ziok sinisteikan. Oseake, [gabeko] gauzak. Orduan, gaiñea, hitxuan indarrak hemenguak! Zufiria ta… bertakuak. Orduan ez [huan] Iberduero ta, bertako indar txikidxak hitxuan. Ta [pentsa] zak, kristalak zeakin peatu, papelakin o, ez argiik pasatzeko ta gabian lana iteko. Ta makina bat soiñu ateako zien, ba, nik ez zekit ze mentalidade zan orduan! Ta gabian indar pixkat bazeola ta, gabeko hamabitatik eta ordu bidxak arte, ta hantxe, makinetan, [aprobetxa…]…
- Lanian.
- Lanian. Baiña hori aittak eta?
- Hori aittakin. Aitta gazteik hil huan. Aitta hil huan cincuenta y ocho. Geo hil huan… Bueno, orduako, cincuenta y cincon, sozidxuakin apartau in huan. Ni Zarautza jun nitxuan cincuenta y tresian. Cincuenta y cincon etorri nitxuan marinatik Ferroldikan, eta aittakin, normala. Aurreko beste anai gaztia Xebaxtian’e hasi huan. Hura’re, ez zekit, hamabi urtekin o noix hasi zan lanian, ni Zarautzen neon bitartian. Ta itxeko indarrakin hasi gitxuan. Ta, ba, danetikan. Arotza, orduan, arotza arotza-arotza gitxuan. Oaintxe teillatura jungo gitxuan, barruko lanak ingo [gitian], o soto hondoko lanak [ingo gitian]. Eozein lan!
- Lurrekua, itsasokua…
- Lurrekua, itsasua… Dana! Aplikatzen zana! Ez huan, uain bezelako zeaik ez huan, ziri-miriik ez huan laneako’re. Orduan neguan-ta askotan, ba, lanik gabe ta. Orduan […] konserbako’re lan asko iten giñian, konserbako… Orduan, ba, salazoiko tapak eta holako lan asko iten giñian. Ta geo, ba, gure aitta ez huan zea, barkuan asuntuan-ta lana iteko zea ez huan. Hortxe hasi hitxuan, oain biberua deitzen zakoena, atunetako biberuak eta, hasi hitxuan barrikak, barrikak izaten hitxuan [bukoiakin] ta. Biberuak bukoiakin-ta iten hitxuan. Ta gure aitta ez huan bat´e… Han sartu zan zea, paatzen txarrak hitxuan ba!
- Bai?
- Karo! Ordun makinak eta, armadoriak oso-oso zea…
- Diruik ez?
- Diruik ez ta gaizki ibiltzen hitxuan. En kanbio, nei beti gustatu izan [zaiak], itsasoko asunto hori.
- Itsasokua.
- Bai. Ta aitta, ya geure kasa hasi giñanian, ba, ni poliki-poliki hor sartu nitxuan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia