Zumaia (Gipuzkoa)

Orain ez dago ontzirik, baina lehen bai

Orain ez dago ontzirik, baina lehen bai Lehen antxoa kostaraino etortzen zen eta motor txikiekin bertan kostan arrantza egiten zen. "Malla" deitzen zitzaion. Horretaz aparte Zumaian arrantzarako ontzirik ez zegoen lehenago.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen antxoa kostaraino etortzen zen eta motor txikiekin bertan kostan arrantza egiten zen. "Malla" deitzen zitzaion. Horretaz aparte Zumaian arrantzarako ontzirik ez zegoen lehenago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan hamen Zumaixan gehienbat harraldekua izango zan, ez? Ya itsasuan eta gutxio, ez?
- Itsasuan uain asko!
- Lehen, lehen. Lehen itsasontzietan ta, ba, antxua ta, Getaixan dan bezela…
- Bai, bai, bai, bai. Hori bai. Antxua ta hemen… baiño urte asko ditxuk. Motor txikiyak. Leheno antxua etortzen huan, kostaiño etortzen huan lehen, garai batian. Ta hori huan "malla", deitzen zakon horrei, "malla". […] oaingo, Jesus!, oaingo motorrak harrapatuko balituzke, haidxek bakaillatako hitxuan. Antxoata ez, bakaillaota jungo hitxuan. Antxua etortzen huan, ba, motor txikidxak bere sariakin. Ta ekarriko zixkiyen, ba, ze esango diyat ba, berrogei arrua ta esaten […], ta berrogei arrua izango ditxuk, ba, arrua zenbat da? Hamabi kilo o, zenbat zan arrua? Bai, bai. Ta berrogei arrua ta, berrogeita hamar arrua ta. Gutxi, baiño! Bertan.
- Bertan kostan?
- Bertan. Bertan ba! Bertan izaten huan. Ta geo, oain dala, ze izango dia, zortzi urte […], barku bakarra eoten dek hemen, zea, San Telmo, […] San Telmo. Ta geo, hortikan aparte… Bai uain, txibitako ta bai, txibitako ta kantidadia ziok. Ta zeatako´re bai, atunetako´re bai, baiña "de recreo" esaten dan bezela.
- Bai. Baiña arrantza holan, e…
- Arrantzako iñor ez.
- Baporiak eta?
- Ez, ez. Ez.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia