Zumaia (Gipuzkoa)

Oikiako eta inguruetako erromeriak

Oikiako eta inguruetako erromeriak <p>Oikia herri txiki baten antzekoa zen. San Bartolome da herriko patroia eta jaiak izaten ziren San Bartolomeetatik San Migelak arte. Oikiako erromeriak ezagunak ziren eta inguruetako jende asko etortzen zen. Gaztetako denbora-pasa inguruko erromerietara joatea izaten zen. Festaleku berezia zen Aizarnazabalgo "Txiua" (Txiriboga); bide erdian egiten zen erromeria. Meagako erromeria ere inportantea zen, baina beranduago hasitakoa. Barrentzo soinujolea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-010-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oikia herri txiki baten antzekoa zen. San Bartolome da herriko patroia eta jaiak izaten ziren San Bartolomeetatik San Migelak arte. Oikiako erromeriak ezagunak ziren eta inguruetako jende asko etortzen zen. Gaztetako denbora-pasa inguruko erromerietara joatea izaten zen. Festaleku berezia zen Aizarnazabalgo "Txiua" (Txiriboga); bide erdian egiten zen erromeria. Meagako erromeria ere inportantea zen, baina beranduago hasitakoa. Barrentzo soinujolea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuen gazte denporan eta, Oikiya gaiñera nahiko… Zumaia da, baiña herri txiki bat bezalakua da, ez?
- Bai, bai, bai.
- Oikiya beti, zuentzako oikiarrak…
- Oikiya beti, Oikiya hola barriyo popular xamarra izan dek beti, zea, bere… bastante… Beste eozein barriyok baiño zea gehio zakan.
- Bai, ez?
- Bai.
- Iya-iya, herri… herri-koxkor bat, ez?
- Herri-koxkor bat, bai. Kao, aiuntamientoik ta hoiek, gauza hoiek ez zazkan, baiña festetan-ta ta… diferentia. Hamen Oikiyan San Bartolometan itten dittuk festak, bertoko patroia San Bartolome dek. Ta San Migel arte itten dittuk hor jaiero erromeia.
- San Migel?
- Oikiyan.
- Oikiyan?
- Bai. San Migeletan. Geo San Migelak ta ya ordun bukatzen huan Oikiyako festak. Bestela, jaiero-jaiero ta.
- San Bartolometatik…
- San Migelak arte.
- San Migelak arte. Ta jendia, erromei popularra huan. Honea jendia etortzen huan pues alde guztittatikan, ingurutako baserri danetatik.
- Aizarnazabal ta...
- Bai, bai, bai.
- Elkano ta Mia ta…
- Bai, bai, bai. Danetatik.
-Ta ze izaten zan erromeia? Dantzan?
- Soiñujotzaille bat ta zea, azkenaldea [jazz banda] o esaten zakon hoi, hiru-lau platillo ta ti-ta-ta-ta-ta, zeoze kanbiyatzen ziyen soiñua ta, […]. Baiña jendia etortzen huan barra-barra.
- Eta bestela, gaztetan, zuen denpora pasatzeko modua zeiñ izaten zan jaiegunetan eta?
- Hoixe! Erromeia zeon lekura jun in behar! Bertan ez bazeon, pues, beste, beste leku batea. Ordun, festak zian lekun itten hittuan. […] herrittan zanian, […] herrittan festa espeziala huan, jendia juten huan…
- Bai, e?
- Lepo juten huan. Ta en kanbio, San Migeletan zanian, Aizarnazabalen eo, San Migelen eo… Hau ta hor… Geo, festa-leku espezialak ta zeak zaben ordun, zean, Aizarbazabalen. Txiriboga o Txiua, Txiua esaten zakon... Han’e igual ingo huan dozena erdi bat jaittan zea, erromeia.
- Erromeia? Han, kamiyuan.
- Kamiyuan bertan.
- Bai, bai, karreteran.
- […] bidegurutzian.
- Mian’e karreteran itten huan erromeia leheno.
- Bai?
- Bai, bai, bai.
- Miakua gaiñea inportantia izaten zan, ez?
- Bai, bai, bai. Mian San Isidruak hittun, baiña hori gero hasitakua huan, pixkat gu koskortu ezkeo. Baiña erromeia, gu txikiyak giñan arte, barruan iten huan. Barrentzo soiñujotzailliak jotzen zin soiñua, soiñu zahar batekin, pon-pon-pon-pon, […] dantzan ta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia