Oikiako eta inguruetako erromeriak<p>Oikia herri txiki baten antzekoa zen. San Bartolome da herriko patroia eta jaiak izaten ziren San Bartolomeetatik San Migelak arte. Oikiako erromeriak ezagunak ziren eta inguruetako jende asko etortzen zen. Gaztetako denbora-pasa inguruko erromerietara joatea izaten zen. Festaleku berezia zen Aizarnazabalgo "Txiua" (Txiriboga); bide erdian egiten zen erromeria. Meagako erromeria ere inportantea zen, baina beranduago hasitakoa. Barrentzo soinujolea.</p>