Zumaia (Gipuzkoa)

Lur emankorrak inguruetakoak

Lur emankorrak inguruetakoak <p>Euren etxe azpian presa bat zegoen turbina batekin. Marea gora zegoenean ura bertaraino heltzen zen. Hala ere, lursailak altuxeago zeuden eta ez zuten hormarik egin beharrik izaten. Inguruko lursailak oso emankorrak direla demostratuta dagola dio. Harri arteko lurrak emankorrak izan ohi dira, baina euren ingurukoa ere bai (buztina duena sakonean).</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-010-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euren etxe azpian presa bat zegoen turbina batekin. Marea gora zegoenean ura bertaraino heltzen zen. Hala ere, lursailak altuxeago zeuden eta ez zuten hormarik egin beharrik izaten. Inguruko lursailak oso emankorrak direla demostratuta dagola dio. Harri arteko lurrak emankorrak izan ohi dira, baina euren ingurukoa ere bai (buztina duena sakonean).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hamen inguruan ere bai? Hamen, e, erribera ta… Hamen soruak eta izango zian?
- Bai.
- Dana soruak… eta paetak eta iten zian ura ez igotzako edo holako zeoze?
- Ez, ez. Ura hamen, e, hamen gure itxian azpiko aldian presa bat baziok ta horrek, zean, maria bajan ta altan bakarrik itten zin lana. Maria goian zeonian turbina tapauta zeon, ta karo, turbina urak tapatzen ziyonian turbinak ez zakan indarrik. Turbinan azpiyan urak txorruak jo, ta salida behar dik turbinak lana ingo baldin badu. Ta hamen maria gora etortzen huan.
- Baina ez zian, lubakiyak eta paretak ez zian iten hamen, e?
- Ez. Hamen…
- Urik ez igotzeko ta…
- Hamen, hamen alboko terrenuak beti altu eon dittuk. Karo, ujal haundiya zanian ta, gaiñetik pasatzen huan, erriyuak saltau itten hittun. Baiña bestela, itsasoko ura ez huan… ez zin tapatzen hamen.
- Eta, terreno ona izango da hau, ez, artotako ta baatzak eta?
- Justifikauta ziok hamen Gipuzkoako terreno onenak ziala Oikiyan.
- Bai, e?
- Justifikatzen dek. Bestia, artua itten-ta ta, apustuak eta jokatzen hittun ordun, artua itten-ta ta. Ta Errezillen jende eo zea, terreno, aldapa, aizu, baiña hua lur diferentia dek. Kara-haitza dek hua, ta lur aberatsa hua dek. Baiña hamen bezalako zabal hoik ez.
- Ordekan ta, bai.
- Ordekaik eta ez. Diferentia dek lana itteko ta. Uain, lurra hori, harri tartetan zeon eo mendi tartetan zeon lurra ta oso aberatsa huan. Baiña dek, oseake, kara-haitza o dek, zea, harri diferentia dek. Hamen harriik ez. Hamen, hamen behian buztiña ziok, hamen, hamen behian…
- Lurra gozua izango da hamen, ez?
- Bai, bai, oso gozua, onena.
- Onena, ez? Lantzeko ta erreza.
- Bai, bai, bai, bai. Lantzeko ta oso lur ona huan. Oain batez. Jendiak laga zitxion horrei ta ez zin baliyo’re… Ta karo, errentak eta gauza hoiek’e nahastu hittun, diferente itten dittun gauzak. Ya saldu hittun hamengo baserri gehienak…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia